×

Navarro Labourdin 1571

Ésaïe 18

1
Çorigaitz lurrari, hegalez harrabots eguiten duenari, ceina Ethiopiaco ibaiaz haindian baita,
2
Ceinac igorcen baititu bidalquinac itsasuz, eta uren gainean ihizco uncitan! Çoazte, aingueru çalhuac, ethendua eta erdiratua den jendaqui baten gana; populu ikaragarri baten garna, hura baino lazgarriagoric ez baita; iguri dagoen eta oincatua den jendaia baten gana, ceinaren ibaiec larrutu baitute haren lurra.
3
Munduco egoiliar, lurrean çaudezten guciac, eçagutzaria alchatua içanen denean mendien gainean, ikusiren duçue, eta ençunen turutaren durrundac;
4
Ceren hau baiterrat Jaunac: Phausaturen naiz, eta ene lekuan beguira egonen, egüerdico argui çoharra iduri, eta ihincezco lanhoa uztaroan beçala.
5
Alabainan aroa baino lehen loratu da mahats gucia; cirthoinduco da, eta ez onduco; pudac ebaquiren ditu aihenac; eta utzi dituzqueenac, moztuac eta arthiquiac içanen dira.
6
Eta mahastia egonen da mendietaco hegastinençat utzia, eta batean lurreco basabereençat; eta uda gucian han egonen dira ihiciac, eta neguan lurreco basabereac oro.
7
Orduan, armadetaco Jaunari emaitza bat ekarria içanen çaio ethendua eta erdiratua den populuaz; populu ikaragarriaz, ceina baino lazgarriagoric ez baita; jendaia iguri dagoen, iguri eta oincatua dagoenaz, ceinaren ibaiec larrutu baitute haren lurra; ekarria içanen da Siongo mendira, armadetaco Jaunaren icena deithua den toquira.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes