Hau da ecen hilcequetaco, eta oincapenetaco, eta nigarretaco eguna, Ikuspeneco haranera armadetaco Jainco Jaunac igorria, urratzen duelaric harrasia eta ikaragarri aguercen mendi gainean.
Eta osin bat eguinen duçue bi harrasiren artean, arraintegui çaharraren ondoan; eta hura eguin çuenaren gainera ez duçue beguiric emanen, eta haren eguilea urrundic ere ez duçue ikusico.
Cer hari çare hemen, edo nor beçala çare hemen, çuc hemen eguin baituçu çuretzat hobi bat, leku goran artharequin harguindu baituçu orhoitgailu bat, eta harrian hobi bat çuretzat?
Hesturaz koroaturen du, çure burua; pilota bat beçala arthiquiren çaitu lur çabal eta hedatu batera; han hilen çare, eta han akabaturen dira çure ospearen leloac, oi guiçon çure Jaunaren etcheco laidoa.
Eta jaunciren diot çure soinecoa, eta hazcarturen dut çure guerricoaz, eta haren escuetan eçarrico dut çure ahala; eta aita bat beçala içanen da Jerusalemgo egoiliarrençat eta Judaren etchearençat.
Eta haren gainean eçarrico dute haren aitaren etcheco ospe gucia, eta hartaric dilindan unci mota guciac, unci ttipiac oro, edateco uncietaric musicaco tresnetaraino.
Halaco egun batez, dio armadetaco Jaunac, toqui segurean sarthua içan cen ciria, atheratua içanen da, eta hautsico da, eta erorico; eta hartaric dilindan cirenac xahuturen dira, ceren Jauna minçatu baita.