Zure gudalburu guztiak ihesi joan dira, gezirik bota gabe preso hartu dituzte. Zure bizilagun guztiak preso hartu dituzte, urrutira ihesi joanak izan arren.
Zorigaiztoko eguna baita, hondamen- eta larritasun-eguna, Jainko Jaun ahalguztidunak bidalia. Ikuskari-haranean harresiak lurrera, garrasiak mendiraino.
Harresi bien tartean urmaela egin duzue, urtegi zaharreko urentzat. Baina ez diozue begiratu hori guztia egin duenari, ez zarete konturatu aspalditik zuela asmotan.
eta bueltaka botako zaitu, pilota bat bezala, muga gabeko lurraldera. Hantxe hilko zara, harrogarri zenituen guda-gurdi eta guzti, zeure jaunaren etxearen lotsagarri hori.
Baina senitartekoak, ondorengo guztiak, berarengandik zintzilik jarriko dira, era guztietako ontziak, katilu nahiz pitxerrak, iltzetik zintzilik jarri ohi diren bezala.