Ahalquez urth hadi, Sidon; minçatu da ecen itsasoa, itsasoco indarra, dioelaric: Ez naiz erdi, eta ez dut haurric eguin; ez dut haci ez muthil, ez nescatcharic.
Eta erran du: Sidonen alaba, nescatcha desohoratua, ez dun guehiago hire buruaz espanturic erabilico; jaiquiric iragan çan itsasoa Cethimeraino; han ere ez dun hiretzat içanen phausuric.
Horra Caldearren lurra; ez da içatu holaco populuric; Asurrec arthiqui cituen horgo asentuac; gathibu eraman dituzte horgo hazcarrac, jauçaraci dituzte horgo etcheac, eta bere lurrera dute eragotzi.
Eta hau içanen da egun hartan: Ahancia içanen haiz, oi Tir, hirur hogoi eta hamar urthez, erregue baten egunac neurtuac diren beçala; aldiz hirur hogoi eta hamar urtheren buruan, Tirrençat içanen du lilitchoaren cantua beçalaco bat.
Eta hau içanen da hirur hogoi eta hamar urtheren buruan: Jauna ethorriren da Tirren ikustera, eta bere irabacietara bihurraracico du; eta Tir berritan limburturen da ororen aitzinean lurreco erresuma guciequin.
Eta haren tratu, irabaciac Jaunari içanen çaizco sainduetsiac; ez dira beguiratuac eta çainduac içanen; ceren haren tratua içanen baita Jaunaren aitzinean egoten direnençat, jan deçaten ase arteo, eta jauncia içan deçaten azquen çaharceraino.