Eta nola içanen baita populua, hala apheça; nola muthila, hala nausia; nola nescatoa, hala etchecandrea; nola erostea, hala salçailea; nola maileguz harçailea, hala emailea; nola guibelerat galdatzen duena, hala çor duena.
Hargatic madaricioneac iretsico du lurra, eta bekatuan pulumpatuco dira hartan daudecenac; hargatic çoratuco dira hura lancen dutenac, eta gueldituco da guiçon guti.
Ecen lurraren erdian, populuaren erdian gueldituco direnac içanen dira hala-nola oliba bakarrac, ondoa bildu ondoan gueldituac, hala-nola mahats gutiac, bilcea akabatu den ondocoac.
Lurraren berce burutic ençun ditut laudorioac, prestuaren ospea. Eta erran dut: Ene segretua enetzat, ene segretua enetzat. Çorigaitz niri! Leguea dute gaixtoqui hautsi, legue-hausleec beçala hautsi dute.
Eta hau guerthaturen da: beldurraren lotsaz ihes-goailea cilhora erorico da; eta cilhotic itzurico dena, artean içanen da atzemana; ceren ceru goretaric idequiac baitira ur-jauciac eta iharrosiac içanen baitira lurraren asentuac.
Lurra hordia beçala andarca kordocan ibilico da; eta kendua içanen da, gau batençat hedatzen den olha iduri; eta bere tzarqueriac lehertuco du; erorico da, eta ez du jaiquitzera eguinen.
Eta ilharguia ahalquez gorrituco eta urthuco da, armadetaco Jauna erregue jarrico denean Sionen eta Jerusalemen, eta ospatua içanen denean bere çaharren aitzinean.