Horrela, ezabatua izango da Jakoben herriaren errua, baldin eta beren bekatua baztertzen badute, idolo-aldare guztiak, kareharria bezala, hauts egiten badituzte eta Axera jainkosaren eta eguzkiaren ohorezko harri sakraturik gehiago gelditzen ez bada.
Izan ere, hiri gotortua hondaturik gelditu da, baserri hustuaren pare, basamortua bezain bakar. Txekorren larre eta etzaleku bihurtu da; bertara datoz adar-kimuak jatera.
Zuhaitz-adarrak ihartu eta hautsi egiten dira, eta su-egurretarako biltzen dituzte emakumeek. Bai, zentzugabeko herria da Israel: horregatik, bere egileak ez dio errukirik, sortzaileak ez dio gupidarik.
Egun hartan, turuta handia joko du, Asirian galduei eta Egipton sakabanatuei dei egiteko, eta Jerusalemen, mendi santuan, Jauna gurtzera etorriko dira.