Huna Jaun botheretsu eta hazcarra; iduri du harri abarraren oldarra, xirimola phorroscatzailea; iduri du bazterrac harcen eta eremu çabaletara gaindica hedatzen diren uhar gaitzen oldarra.
Eta lore erorcen dena, ceina baita haran goriaren buruan dagoenaren bozcariozco sendagaila, içanen da hala-nola fruitu oncen dena udazqueneco çohitasuna baino lehen; ikusico duenac, escura hartu orduco, iretsiren du.
Bainan hauquiec ere, arnotuac içanez burua galdu dute, eta hordiaren hordiz andarca ibili dira; apheçac eta profetac, mozcorrac içanez galdu dute burua, arnoac beretu ditu, hordiac andarca erabili ditu, ez dute eçagutu ikuslea, ez dute adimenduaren jaquitateric içatu;
Eta hau içanen da hequiençat Jaunaren hitza: Irakats, irakats berriz; irakats, irakats oraino; çaude, çaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen; arren-eta goan ditecen, eta guibelaren gainera eror ditecen, eta lehertuac içan ditecen eta artean sar eta atzemanac içan ditecen.
Erran duçue ecen: Batasun eguin dugu herioarequin, patu hartu dugu ifernuarequin. Uharra beçala iraganen denean içurria, ez da gure gainera helduco; ceren gueçurraren gainean eçarri baitugu gure phesquiça, eta gueçurraren maldan gare.
Horren gatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non Sionen asentuetan eçarcera nohan harri bat, harri frogatua, izquina harria, baliosa, asentuan asentatua. Sinhetsico duena, ez bedi lasterrez abia.
Eta phisu çucenean eçarrico dut ene juiamendua, neurri çucenean ene justicia; eta harriac xahutuco du gueçurraren gaineco phesquiça, eta uharrac goanen dira haren gueriçaren gainetic.
Eta iraunguico da çuen batasun herioarequilacoa, eta ifernuarequilaco çuen patuac ez du iraunen; uharra beçala iraganen denean içurria, haren azpian ambilduac içanen çarete.
Noiz-nahi iragan dadien, eramanen çaituztete; ecen goicean goicic iraganen da, gau eta egun baratu gabe; eta gaztigua içanen da bakarric aditua ardietsaracico darotzuena;
Alabainan Jauna jarrico da beihala barraiamenduco mendian beçala; samurtuco da hala-nola berce orduz Gabaonen den haranean; eguitecotzat bere lana, bere lan arrotza; eguiteco bere lana, arrotz çaioen lana.
Eta orai berautzue trufa, beldurrez-eta tinca ditecen çuen lokarriac; ecen armadetaco Jainco Jauna ganic ençun dut, mozquin eta xahupen baten eguitera dihoala lur guciaren gainean.
Haren gaina bardindu duenean, ez othe du eraiten sugue-ilharra, eta cumina ixurcen; eta ez othe ditu aldizca eta cein bere toquian eçarcen oguia, garagarra, artho-xehea eta xinguila?
Ecen sugue-ilharra ez da burdinazco horcequin bihitzen, eta orga-arroda ez da cuminaren gainean inguruca ibilcen; bainan sugue-ilharra çaharoarequin jotzen da, eta cumina makilarequin.