Berrogoi eta hamar guiçonen aitzindaria, eta beguitharte ahalquesuneco guiçona, eta conseilu-emailea, eta etcheguinetaric jaquinena, eta legueco hitzetan arguitua dena.
Ecen guiçonac hartuco du bere anaia, bere aitaren sehia, erranez: Baduçu aldagarria, içan çaite gure buruçagui; aldiz asturugaitz huntan har çaçu manamendua.
Hunec ihardetsico du egun hartan, dioelaric: Ez naiz medeatzeco gai, eta ene etchean ez da ez oguiric ez soinecoric; ez beneçaçue eçar populuco buruçagui.
Alabainan Jerusaleme egozten da eta Juda erorcen, ceren hequien mihia eta asmuac Jaunaren contra alchatu diren, haren maiestatearen hequien hasarrearazteco.
Hequien beguitharteco ahalquegabetasunac ihardetsi du hequiençat; Sodomac beçala oihu eguin dute beren bekatua eta ez dute gorde: çorigaitz hequien biciari! ceren gaizquia ordainez bihurtua baitzaiote.
Cerga-bilçaileec larrutu dute ene populua, eta emaztequiac cituzten nausi. Oi ene populua, dohatsu erraten çaituztenec, hequiec berec enganatzen çaituzte, eta çure aitzineco bidea dute urratzen.
Jauna juiamendutan sarthuco da bere populuco çaharrequin eta buruçaguiequin; çuec ecen alhatu duçue mahastia, eta çuen etcheac, beharrari kendu puscaz betheac dira.
Eta Jaunac erran du: Siongo alabac ceren diren hantu, ceren buruac goraric diren ibili, ceren begui keinuca çabilçan, ceren escu-çaflaca hari ciren, ceren haiçatuqui diren ibili, ceren aphainduz eguin duten urhatsa,
Eta usain goxoaren orde, urrin tzarra içanen dute; eta hequien guerricoaren orde, soka bat; eta ile cuscuilatuen orde, karçoiltasuna; eta bulhargainecoaren orde, çurdatza.