Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Zoritxarrekoak laguntza eske Egiptora doazenak! Beren zaldietan dute konfiantza, guda-gurdi asko eta zaldun ugari dutelako dira fio. Israelen Jainko santuari, berriz, begiratu ere ez; Jaunak ez die axola. |
| 2 |
| Baina bera ere trebea da zoritxarra ekartzen eta ez du bere hitza jaten. Gaizkileen aurka altxatuko da, eta lagun dituztenen aurka. |
| 3 |
| Egiptoarrak gizaki dira, ez jainko, haien zaldiak hezur eta mami huts, ez espiritu. Luzatuko du Jaunak eskua, eta babeslea nahiz babestua biak eroriko dira, biak batera galduko. |
| 4 |
| Jaunak hau esan dit: «Lehoiak nahiz lehoikumeak orro eginez erasotzen dio harrapakinari, eta ez dute beldurtzen aurka datorkion artzain-taldearen oihuek, ez eta uzkurrarazten haien zalapartak. Halaxe etorriko da Jaun ahalguztiduna Sion mendira, bere mendira, borrokara. |
| 5 |
| Txoriak, hegoak zabaldurik, habia zaindu ohi duen bezala, halaxe zainduko du Jerusalem Jaun ahalguztidunak; zainduko du eta askatuko, barkatu eta salbatuko». |
| 6 |
| Israeldarrok, itzul zaitezte Jaunarengana, oso urrutira aldendu baitzarete berarengandik. |
| 7 |
| Orduan, denok baztertuko dituzue zilar eta urrezko jainko-irudiak, zeuen esku bekatariz eginak. |
| 8 |
| Asiria ezpataz joa eroriko da, baina ez gizakiari esker; ezpatak garbituko du, baina ez giza indarrez. Ezpatak ihes eragingo die, gudaririk onenak lan behartuetarako hartuko dizkiote. |
| 9 |
| Erregeak ihes egingo du beldurrez, gudalburuek bandera bertan utziko, ikaraz. Hala esan du Jaunak, etsaiak zigortzeko sua Sionen eta labea Jerusalemen duenak. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/isaiah/031.mp3
66
31