Eta guiçona içanen da haice-maldan eta phesiatic gueriçan jarcen dena iduri; eta erregue içanen da hala-nola ithur-urac egarrian eta guerenda gora baten itzala mortuan.
Alabainan çoroac erguelqueriac erranen ditu, eta haren bihotza tzarquerian sarthuco da, malçurqueriaren bururatzeco, eta Jaunari jocotriatsuqui minçatzeco, eta gosez dagoenari jatecoaren, eta egarri denari edatecoaren kenceco.
Maulatiaren tresnac tzarrenetaric dira; ecen asmu aphaincen hari da, gueçurrezco solasez prestuen galceco, noiz-etare gaixoa çucentasunean minço baita.
Urthe eta cembait egunen buruan, asaldutan içanen çarete, çuec, gogo sendocoac; ecen akabo dira mahats-bilceac, uzta-bilceric ez da guehiago ethorrico.
Ecen etcheac utziac dira, osteac hustu du hiria, ilhumbe belçac bethico jarri dira har-cilhoen gainean. Han hartuco du basastoac atseguin, han alhaturen dira arthaldeac,