×

Navarro Labourdin 1571

Ésaïe 35

1
Toqui mortu eta bideric gabeac bozcariotan içanen dira; eremua bozcarioz jaucico da, eta lilia beçala loratuco.
2
Alde orotara musquilduren da, eta bozcarioz jaucico da, eta canticac ditu cantaturen; emana içanen çaio Libanen ospea, Carmelen eta Saronen edertasuna; berec ikusico dituzte Jaunaren ospea eta gure Jaincoaren ederra.
3
Hazcar çatzue escu ethenduac eta indar emoçuete belhaun herbalei.
4
Bihotz ilhaunac dituztenei erroçuete: Har çaçue indar, eta ez içan beldurric: huna non dakarren çuen Jaincoac merecimenduaren araberaco aspercundea; Jaincoa heldu da bera, eta salbaturen çaituztete.
5
Orduan idequiren dira itsuen beguiac eta çabalduren gorren beharriac.
6
Orduan maingua jauciren da orena beçala, eta idequiren da mutuaren mihia, ceren ithurriac ilki baitira mortuan eta uharrac eremuan.
7
Eta leihor cen toquia ur-maeletara aldatuco da, eta agor cena ithur-uretara. Erainsugueac lehen egoten ciren ohancetan ilkico da kanabera eta ihiaren hosto berdea.
8
Eta han içanen da bidexca bat, eta bide bat bide saindua deithuco dena: kutsatua ez da hartaric iraganen, eta hura içanen da çucençat bide çucena, haletan non çoroac hartan gaindi ibilico ez baitira.
9
Ez da han içanen lehoinic, eta basabere gaixtoa ez da hartaric iganen, ez-eta hartan kausituco; eta hartan ibilico dira libratuac içan direnac;
10
Eta Jaunac berrerosi dituenac bihurturen dira eta Sionera laudoriozco cantutan ethorriren, eta bethi iraunen duen bozcario bat içanen da hequien buruaren gainean; boscalenciaren eta goiheretasunaren jabe içanen dira, eta oinhaceac eta auhenac ihes eguinen dute.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes