Eta hauquiec erran çaroten Isaias: Hau dio Ecequiasec: Atsecabezco, eta açurriazco, eta burhozco eguna egun hau! Ecen haurrac ethorri dira sorceco heinera, eta minetan denac ez du erditzeco indarric.
Çure Jainco Jaunac nolazbait aditu ahal ditu Errabsacesen solasac, Asiriarren erregue bere nausiac, Jainco biciaren burhoztatzera igorri duenarenac, eta çure Jainco Jaunac aditu dituen hitzez irain eguitera. Alcha çaçu beraz çure othoitza kausitzen diren ondarrençat.
Eta Isaiasec erran çaroeten: Hau erranen dioçuete çuen nausiari: Hau dio Jaunac: Ez ici aditu ditutzun hitzez, Asiriarren erregueren muthilec ni burhoztatu nautenez.
Hau erranen dioçue Judaco erregue Ecequiasi: Ez beheça engana hire Jaincoac, ceinaren baithan baitaducac hire phesquiça, erraten ducalaric: Ez da Asiriarren erregueren escura arthiquia içanen Jerusaleme.
Eta Ecequiasec barri-ekarleen escutic hartu cituen gutunac, eta iracurtu cituen, eta igan cen Jaunaren etchera; eta Ecequiasec hedatu cituen Jaunaren aitzinean.
Ukur-çaçu, Jauna, çure beharria, eta adi çaçu; çabal çatzu, Jauna, çure beguiac, eta ikusaçu; eta adi çatzu Senaqueribec Jainco biciaren burhoztatzeco igorri solasac guciac.
Eta Amosen seme Isaiasec Ecequiasen gana bidali çuen, cioelaric. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Asiriarren erregue Senaqueriben gainean çuc othoiztuaz,
Hitz hau erran du Jaunac Senaqueribez: Escarnio eta irain eguin darozquitzu, Siongo alaba garbia; çure ondotic burua gorgoinatu du, Jerusalemeco alaba.
Ez othe duçu aditu cer eguin diodan beihala? Aspaldico egunetaric nic erabaqui dut hori, era orai burutu dut, eta hori eguina da guerlarien munhoen eta hiri hazcarren eragozteco.
Eta hango egoiliarrac, escuac eroriac, ikaran jarri dira eta ahalquez urthu; eguin dira bazterretaco belharra eta alhapidetaco sorhoa iduri, eta hegazteguietaco belhar çohitu baino lehen iharcen dena beçala.
Fhuliaca hindabilanean ene contra, hire hampurusqueriaren burrumba igan duc ene beharrietara. Eçarrico daiat beraz muthurreco bat sudur-mizpiretan, cabrestua ahoan, eta ethorri haicen bideaz eramanen haut guibelerat.
Bainan çuretzat, Ecequias, hau içanen duçu eçagutzari: Aurthen jan çaçu bere baitharic sorcen dena, heldu den urthean fruituetaric bici çaite; hirugarren urthean, berriz, erain çaçue eta uzta, landa çatzue mahastiac eta jan hequien fruituetaric.
Horren gatic, Jaunac hau dio Asiriarren erreguez: Ez da hiri huntara sarthuco, eta ez du hunat gueci bat arthiquico, eta erredola ez da huntaz nausituco, eta hunen inguruan hersgailuric ez du alchatuco.
Bada, Jaunaren ainguerua ilki cen, eta Asiriarren campetan jo cituen bederatzitan hogoi eta borz mila guiçon. Eta goicean jaiquitzean, hara guciac gorphutz cirela.
Eta guerthatu cen, temploan adoratzen çuelaric Nesroc bere jaincoa, Adramelequec eta Sarasarrec, bere semeec, jo çutela ezpataz; eta Ararateco lurrera ihes eguin çuten; eta haren orde, erreguinatu cen Asarhadon haren semea.