Orduco egunetan, Ecequias eritu cen hilceco heineraino, eta Isaias profeta, Amosen semea, ethorri cen haren gana, eta erran çaroen: Hau dio Jaunac: Antola çatzu çure etcheco eguitecoac; ecen hilen çare eta etzare bicico.
Eta erran çuen: Othoi, Jauna, orhoit çaite othoi, nola çure aitzinean ibili naicen cintasunean eta bihotzeco garbitasunean, eta çure beguietan on dena eguin içan dudala. Eta Ecequias nigar-uharretan egotu cen.
Çoaz, eta Ecequiasi erroçu: Hau dio Jaunac, Dabid çure aitaren Jaincoac: Ençun dut çure othoitza eta ikusi ditut çure nigarrac: huna non nic çure egunen gainera berhatuco ditudan hamaborz urthe.
Huna non nic itzala, ceina Acacen erloian iguzquitan marrac behera jautsi baita, hamar marraz bihurraracico dudan guibelerat. Eta iguzquia itzuli cen hamar marraz, jautsi cituen ozcac gora.
Ene bicia kendua çait, eta ene ganic bilduac da, arçainen olha bilcen den beçala. Ene bicia ebaquia da, ehaileac haria ebaquitzen duen beçala. Jaunac ebaqui nau, irazquitzen hari nincenean oraino: goicetic arratsa artean akabaturen nauçu.
Cer erranen dut, edo cer ihardetsiren darot harec, bera hari denaz gueroztic? Çure aitzinean gogoz iraganen ditut ene urthe guciac ene bihotzeco uherduran.
Huna non baquera bihurcen den uhertasun guciz uherra. Çuc aldiz atheratu duçu ene arima, gal etzadiençat; çure guibelerat arthiqui ditutzu une bekatu guciac.