Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Eta egun hartan çazpi emaztequic guiçon bat hartuco dute, diotelaric: Gure oguia janen dugu eta gure soinecoz estalico gare; bakarric çure icena gure gainera deithua içan bedi, ken darocuçu, gure laidoa. |
| 2 |
| Egun hartan içanen dira, Jaunaren hacia ospe eta handiespenetan; lurreco fruitua goretsia; eta Israeldic salbatuac içan cirenac, bozcariotan. |
| 3 |
| Eta Sionen guelditu direnac eta Jerusalemeco ondarrac saindu içanen dira deithuac, bicitzeco liburuan Jerusalemen iscribatuac diren guciac; |
| 4 |
| Jaunac garbitu duqueenean Siongo alaben lohia, eta xahutu duqueenean Jerusalemen odola haren erditic çucentasuneco izpirituaz eta karrezco izpirituaz. |
| 5 |
| Eta Jaunac Siongo mendico leku orotan eta hura deithua içan den toquian, eguinen ditu hedoi bat egunaz, eta gabaz ke bat eta su-garrezco arguidura bat; ecen atde orotaric haren ospea gueriçan içanen da. |
| 6 |
| Eta tabernaclea içanen da itzalcari baten azpian egunazco beroaren contra, eta segurean eta maldan xirimola eta uriaren contra. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/isaiah/004.mp3
66
4