Minça çaitezte Jerusalemen bihotzari, eta Jerusaleme deith çaçue bere icenaz; ecen akabo dira haren gaitzac, barkatua çaio bere bekatua, bikun içatu du Jauna ganic bere bekatu gucien ordain.
Mendi gora baten gainera igan çaite, oi çu, Sioni berri ona ekarcen dioçuna hazcarqui eguiçu oihu, oi çu, Jerusalemeri berri ona ekarcen dioçuna; eguiçu oihu, ez içan beldur; Judaco hiriei erroçute: Huna çuen Jaincoa!
Ahurraz norc neurtu ditu urac, eta escuaz norc haztatu ditu ceruac? Norc hirur erhiz airean daduca lurraren bultoa, eta phisatu ditu mendiac, eta balancetan eçarri munhoac?
Hainac mundua du jar-leku, eta hango egoiliarrac dira xartalac iduri: harec barraiatu ditu ceruac bela bat iduri eta hedatu hala-nola olha bat, hartan egoteco;
Halabadere, etzen hequien ondoa lurrean içan ez landatua, ez eraina, ez erroztatua: bat-batean haice eguin daroete, eta ihartu dira, eta eraman ditu xirimolac lastoa beçala.
Beguiac goiti ematzue, eta ikusaçue norc eguin dituzqueen ceruac; norc daraman molçoan hequietaco armada, eta guciac deitzen dituen beren icenez, bakar bat guibelerat guelditu gabe haren ahal, indar, berthuteen handitasunaren ariaz.
Ez othe daquiçu, edo ez othe duçu aditu? Jauna da egundainoticaco Jaincoa, lurraren eremuac eguin dituena; ez nekatzen, ez beharcen ez dena, eta haren çuhurcia ecin-barrenduzcoa da.
Bainan beren phesquiça Jaunaren baithan daducatenec, berrituren dute indarra; arranoac beçala harturen dituzte hegalac; lasterca goanen dira, eta ez nekatuco; ibilico dira, eta ez hebainduco.