Huna ene cerbitzaria; nic lagunduren dut: huna ene hautetsia; hunen baithan du laket ene arimac; hunen gainean eçarri dut ene izpiritua; çucembidea ekarriren du jendaietara.
Hau dio Jainco Jaunac, ceruac creatu eta hedatu, lurra eta hartan sorcen direnac fincatu dituenac; lurraren gainean den populuari hatsa, eta lurra oinaz çaphatzen dutenei bicia eman diotenac:
Nic, Jaunac, deithu çaitut çucentasunean, eta hartu dut çure escua, eta çaindu çaitut; eta eman çaitut populuarequilaco batasunçat, eta jendaien arguitzat;
Jaunari canta dioçuçue cantica berri bat; haren laudorioa lurraren lau izquinetaric ilkiaraz çaçue, oi itsasora jausten çaretenac eta haren hedaduran çabilçatenac; irlac, eta hequietaco egoiliarrac.
Guerlari hazcarra iduri ilkiren da Jauna; guduco guiçonac beçala beroturen du bere karra, oihuz hasico da, deihadar eguinen du; bere etsaien gainean indar hartuco du.
Ixilic egotu naiz bethi, ez dut hitzic erran, jasancor içatu naiz; orai erditzen hari dena beçala minçatuco naiz; xahutuco, hondatuco ditut oro batean.
Itsuac eramanen ditut ez daquiten bide batetic, eta ibilaraciren ditut eçagutu ez dituzten bidexca batzuetaric; ilhumbeac hequien aitzinean arguitara aldaturen ditut, eta makurrac xuxenetara: hitz horiec eman diozcatet, eta berac ez ditut bazterrerat utzi.
Nor da itsu, ez bada ene cerbitzaria? eta nor da gor, ez bada haina ceinari igorri baitiozcat ene meçulariac? Nor da itsu, ez bada saldua içan dena? eta nor da itsu, ez bada Jaunaren cerbitzaria?
Bainan populu hau larrutua eta deboilatua da; gazte guciac artean atzemanac aita presondeguietan sarthuac dira; arthiquiac dira norc biluz, eta nihor ez da horien atheratzeco; arthiquiac dira norc larru, aita nihor ez da errateco: Utzatzue.
Norc eman du Jacob larrutzera, Israel arthiqui deboilarien aztaparretara? Ez othe da Jauna bera, ceinaren alderat eguin içan baitugu bekatu? Eta ez dute nahi içan haren bideetan ibili, eta ez dute haren leguea ençun.
Eta Jaunac horien gainera hustu ditu bere sepharen gaitzidura eta guerla gogorra; eta inguru gucian erre du Israel, eta Israelec ez du eçagutu; aita su eman dio, eta ez da ohartu.