Hau diotso bere zerbitzariari Jainko Jaunak, zeru zabalak egin zituenak, lurra finkatu eta landaretza sortu zuenak, gizakiei eta lurrean mugitzen diren guztiei bizi-arnasa eman zienak:
«Nik, Jaun honek, salbamen-ekintzarako dei egin dizut eta eskutik heldu; nik eratu zaitut eta egiteko hau ezarri: herriarentzat nire ituna berritu eta nazioei argi egitea,
Ezagutzen ez duten bidetik eramango ditut itsuak, ibilbide ezezagunetan barrena. Ilunpea argi bihurtuko diet, paraje malkarrak bide lau. Horra zer egiteko asmotan naizen, eta ez dut etsiko.
Ba al da inor nire zerbitzaria bezain itsu eta nik bidalitako mezularia bezain gor? Inor ez nik aukeratua bezain itsu, Jaunaren zerbitzaria bezain gor!
baina herri larrutu eta pipildua da, denak presondegian sartu eta kartzelan loturik daude; larrutu egin dituzte, eta inork askatzen ez; pipildu, eta inork ez haien egoera aldatzeko ardurarik».
Nork jarri du Israel, Jakoben herria, larrutu eta pipildu dutenen esku? Ez ote Jaunak berak? Beraren kontra egin baitute bekatu, ez dute nahi izan haren bidetik ibili, ez haren legea onartu.
Horregatik, gainera isuri zien bere haserre-sumina, gudu latza jasanaraziz: haren sugarrak inguratu zituen, oso-osorik kiskali; baina haiek ez zuten ezer jakin nahi izan, ezta arretarik jarri ere.