Jendaia guciac elkargana bilduac dira eta leinuac batuac. Çuetaric norc goraqui erranen du hori, eta adiaraciren datozquigu lehembicitic guerthatu direnac? Eman betzazte beren lekucoac, eguiati athera betzazte; eta ençunac içanen dira eta erranen da: Eguia diote.
Çuec çarete, dio Jaunac, ene lekucoac aita nic hautatu cerbitzariac; jaquin, sinhets eta endelga deçaçuen, ni neroni naicela. Ni baino lehen ez da jaincoric eguin, eta ene ondotic ez da berceric içanen.
Aitzinerat nic erran darozquitzuet gauçac, eta nic salbatu çaituztet; nic adiaraci darotzuet ethorquiçuna, eta jainco arrotzic çuetan ez da içatu; çuec çarete ene lekucoac, dio Jaunac, eta Jaincoa ni naiz.
Hau dio Jaunac, çuen berrerosleac, eta Israelgo sainduac: Çuen gatic igorri içan dut Babilonara; eta traba guciac, eta Caldearrac, beren unciez espantu çutenac erorraraci ditut.
Hura da itsasora eraman cituena Eguiptoco orga-laster, çaldi, armada eta indar guciac, elkarrequin oro lokartu baitira, eta ez baitira atzarrico; lihoa beçala xehacatuac dira, eta iraunguituac baitira.
Huna non berrien eguitera nohan, eta oraietan ilkitzera dohaci; eçagutuco ditutzue beraz; bide bat eçarriren dut mortuan, eta hibaiac ecin-iraganezco toquian.
Larreco abereec, erainsugueec eta ostruquec goresten naute, ceren urac eman ditudan mortuan eta hibaiac ecin-iraganezco toquietan, ene populuari, ene hautatuari edatera ematea gatic.
Ez darotaçu escaini holocaustaco aharia, eta ez nauçu çure bitimez goretsi; escaincez ene cerbitzatzera etzaitut behartu, eta isensuquetan lanic ez darotzut eman.
Ez duçu çure diruz enetzat kanabera usaindunic erosi, eta ez nauçu çure bitimen bilgorrez horditu. Bainan çure bekatuez gathibu bat beçala erabili nauçu, eta çure tzarqueriez hestutu nauçu.