Hau dio Jaunac, çu eguin, moldatu eta çure amaren sabeletic lagundu çaituenac: Ez içan beldurric, Jacob, ene cerbitzaria, eta çu, guiçon guciz çucen nic berecia.
Ecen urac ixurico ditut egarri denaren gainera, eta uharrac lur agorrera ene izpiritua ixurico dut çure ondocoen gainera, eta ene benedicionea çure iraulguiaren gainera.
Nor da ene iduricoric? Minça bedi eta aguer beça bere burua; eta populu çaharra jarri dudanaz guerozticaco gauçac lerroan aitzinera athera biatzat; ethorquiçuna eta guerthatuco direnac oraidanic erran betza.
Ez ici, ez ikara; hau azpalditic adiaraz, eta erran darotzut: Çuec çarete ene lekuco. Nitaz landan othe da Jaincoa, eta nic eçagutzen ez daquedan creatzaile bat?
Idola moldatzaile guciac deusic ez dira, eta beren obra maiteenac etzaizcote baliaturen; berac beren ahalquetaco lekuco dira, idolec deus ez dutela ez ikusten ez endelgatzen.
Huna non ahalquez estalico diren harequin phartedun direnac oro: guiçonetaric dira ecen moldatzaile hequiec: bilduco dira guciac, aguertuco eta icituco eta ahalquez batean estalico dira.
Burdina lancen duenac karraca erabilcen du; ikatzarequin eta mailuarequin moldatzen du idola, eta bere besoco indar guciarequin lancen du; gosetuco da eta ahituco; uric ez du edanen, eta akituco da.
Çurguinac escuaira hedatzen du arrabotaz aphaincen du idola; escuairatu eta compasaz neurriac hartu ditu eta eguin du guiçon itchura bat bere etchean dagoen guiçon eder bat iduri.
Guiçonen sucotzat heldu da: çuhamu hequietaric harcen du guiçonac eta berotzen da; kaldatzen ditu eta oguiac erretzen; gaineracoaz, berriz, eguiten du jainco bat eta adoratzen du; itchura bat eguin, eta haren aitzinean ahuspecatzen da.
Çuraren erdia suan eçarri du, eta haren erdiarequin xuxendu haraguiac jan ditu; erre du jaquia eta ase da; eta berotu da, eta erran du: Ongui berotu naiz, ikusi dut su ona.
Gaineracoaz, berriz, jainco bat, itchura bat beretzat eguin du; haren aitzinean ahuspecatzen da; adoratzen eta othoizten du, dioelaric: Libra neçaçu, çu baitzare ene jaincoa.
Deus ez dute gogoan iragaiten ez dute ez eçagutzen, ez hautematen, errateco: Çur horren erdiaz sua eguin dut; hortaricaco ikatzen gainean erre dut oguia; erre ditut haraguiac, eta jan eta gaineraticoaz eguinen dut idola bat? çur muthur baten aitzinean naiz belhaunicaturen?
Çuraren çathi bat hauts eguina da, eta bihotz çoroac adoratzen bercea eta ez du libratuco bere arima, eta ez du erranen: Gueçur bat da beharbada ene escuan.
Huna cer diren Jaunac, çure berrerosleac, eta çure amaren sabeladanic eguin çaituenac: Ni naiz Jauna, oro eguiten ditudana; nic bakarric ditut hedatu ceruac; nic jarri dut lurra, eta nihor etzen enequin.
Nic dut ene cerbitzariaren baitharic eraiquitzen hitza, eta bethetzen ene meçularien ahoco aguinça; nic diot Jerusalemeri: Egoiliarrez betheco çare; eta Judaco hiriei: Alchatuac içanen çarete berriz, eta eraiquiren ditut çuen mortuac.
Nic diot Cirori: Çu çare ene arçaina, eta çuc betheco duçu ene nahicunde gucia. Nic diot Jerusalemeri: Berrituco çare; eta temploari: Berriz jaiquico çare çure asentuen gainean.