Hau dio Jaunac ene cristo Cirori, ceinaren escuina hartu baitut, haren escupean eçarceco jendaiac, eta ihes erregueac igorceco, eta atheac haren aitzinean çabalceco, eta ez ditecen atheac hers.
Eta deithu çaitut, Jacob ene cerbitzaria gatic, eta Israel ene hautetsia gatic; deithu çaitut çure icenaz; berce bat ere eman darotzut, eta ez ninduçun eçagutzen.
Nic eraiquiren dut hura, çucenari eman dioçon bere bidea, eta aphainduren ditut haren bide guciac; harec berrituren du ene hiria, eta gathibutasunetic igorriren ditu ene haurrac, ez dirutan, ez emaitza truc, dio armadetaco Jainco Jaunac.
Hau dio Jaunac: Eguiptoco languilea, eta Ethiopiaco tratularia, eta Sabaco guiçon handiac iraganen dira çure gana, eta çureac içanen dira: Çure ondotic ibilico dira, escu-burdinaz lothuric dira ibilico; eta ahuspecaturen çaizquitzu eta othoizturen çaituzte, diotelaric: Çure baithan bakarric da Jaincoa, eta çutaric campoan Jaincoric ez da.
Ecen hau dio Jaunac, ceruac creatu dituenac, lurra moldatu eta eguin duen Jaincoac berac, eta haren obratzaileac; hura ez baitu alferretan eguin, eta jendeac egoteco moldatu baitu: Ni naiz Jauna, eta berceric ez da.
Bil çaitezte, eta çatozte, eta batean hurbil çaitezte, jendaietaric salbatuac içan çaretenac; jaquingabeac dira çurezco molde eguiten, eta salbatzen ez duen jainco bati othoizca hari direnac.
Minça çaitezte, çatozte eta elkarren artean conseilu har çaçue norc hastapenetic adiaraci du hau? norc orduan aitzinetic erran içan du? Ez othe nic, Jaunac, eta ez da guehiago nitaz landan Jaincoric? Jainco çucen, salbatzen duenic, ez da ni baicic.
Erranen du beraz: Jauna baithan dira ene çucentasuna eta ene ahala. Populuac haren ganat ethorrico dira, eta hari bihurri eguiten ciotenac ahalquetara içanen dira arthiquiac.