Bel puscatua içan da, Nabo xehacatua: hequien itchurac basabereen eta acienden itchurara eguinac dira; çuen haxeac phisu dorphecoac dira, leherceraino.
Oi çuec, molsatic atheratzen eta cilharra balancetan phisatzen duçuenac, urheguina erakarriz jainco bat eguin deçan; eta ahuspecatzen eta adoratzen jarcen çarete.
Ekarcen dute, soinen gainean eçarriric, eta eçarcen dute bere toquian; eta han egonen da xutic, eta ez da bere lekutic cantituco. Oihu eguinen diotenean ere, ez du adituco; hesturatic ez ditu ilkico.
Ni banaiz hatsarritic eçagutarazten dudana azquenean guerthaturen dena; eta hastapenetic, oraino eguina ez dena, diodalaric: Ene gogoco gauça gogor egonen da, eta ene nahiac oro eguinen dira;
Iguzqui-haicetic deithuren baitut hegastin bat, eta urrungo lurretic ene nahicundeco guiçona: eta minçatu naiz, eta eguinen dut; asmua atheratu dut, eta obraturen dut.
Hurbilaraci dut ene justiciaren orena, ez du luçaturen, eta ene ganicaco salbamenduac ez du beranduren. Sionen eçarriren dut ene salbamendua eta Israelen ene ospea.