Hau adi çaçue, Jacoben etchea, Israelen icenaz deitzen çaretenac, eta Judaren uretaric ilkitzen çaretenac, Jaunaren icenaz cin eguiten duçuenac, eta Israelen Jaincoaz orhoitzen çaretenac, ez eguiaren, ez-eta çucenaren bidean;
Ordudanic aitzinerat erran darozquitzut gauçac, guerthatu diren baino lehen erakutsi darozquitzut, beldurraz-eta erran cineçan: Ene idolec eguin dituzte horiec; molde bernuçatu eta urthuec dituzte manatu horiec.
Aditu cintuen, ikusatzu guciac. Eta çuec, eçagutaraci ditutzue? Ordutic gauça berriac aitzinerat erran darozquitzut; eta badira oraino beguiratuac ez daquizquitzunac.
Bil çaitezte guciac, eta adi çaçue: Idoletaric ceinec aitzinetic eçagutaraci ditu gauça hauquiec? Jaunac maithatu du Ciro; haren nahia Babilonan eguinen da, eta haren beso içanen da Caldean.
Hurbil çaquizquidate, eta hau adi çaçue: Ez naiz hastetic ixilca minçatu; gauça guerthatu baino lehenagodanic, han nincen; eta orai Jainco Jaunac eta haren izpirituac igorri naute.
Hau, dio Jaunac, çure berrerosleac, Israelgo sainduac: Ni naiz çure Jainco Jauna çuretzat on direnac irakasten darotzquitzudana, çabilçan bidean hotsematen darotzudana.
Ilki çaitezte Babilonatic, ihes eguioçuete Caldearrei; bozcariozco oihutan jaquinaraz çaçue çuen librança; adiaraz çaçue berria, eta lurraren buruetaraino heda çaçue; erraçue: Jaunac berrerosi du Jacob bere cerbitzaria.