Eta berroz hersi du, eta harriac kendu diozca, eta landare hautaz eguin du; haren erdian dorre bat alchatu du eta laco bat eguin; guero iguriqui mahatsac onac athera cetzan, eta basac atheratu ditu.
Eta orai erakutsiren darotzuet cer eguinen diodan ene mahastiari. kenduco diot hesia, eta egonen da nahi duenac larru; urratuco diot harrasia eta egonen da helcen denac oinca.
Eta mortu eraguinen dut; ez da içanen ez moztua, ez haitzurtua; lapharrac eta elhorriac iganen dira, eta hedoiei manaturen daroet ez dioçoten gainera uriric eguin.
Armadetaco Jaunaren mahastia, Israelen etchea da, eta Judaco guiçona iguriqui dut haren ganic eguitate çucena, eta huna tzarqueria; iguriqui dut çucembidea, eta huna deihadarrac.
Horiec ene beharrietara dira, dio armadetaco Jaunac: Etche elemenia hori ez bada mortu eguiten...! etche handi eta eder horiec ez badira nihor gabe guelditzen...!
Non da guitarra, lira, atabala, xirola, arno, çuen barazcarietan baicic; eta ez duçue ikusten Jaunaren lana, eta ez dioçuete beguiratzen haren escuetaco eguincei.
Hargatic çabaldu du ifernuac bere barnea, eta neurriric gabe idequi bere ahoa; eta hazcarrac, eta populua, eta handiac eta ospedunac harat jautsico dira.
Ceinec erraten baituçue: Higui bedi, eta laster ethor bedi eguin gogo duena, ikus deçagunçat; hurbil bedi, ethor bedi Israelgo sainduaren asmua, eta jaquinen dugu cerica den.
Horren gatic, nola su-lamac iresten baitu lastoa eta garraren beroac erretzen, hala hequien erroa hauts bilhacaturen da, eta hequien ganicaco hacia ilhaunac beçala içanen. Alabainan oin-pera arthiqui dute armadetaco Jaunaren leguea, eta burhoztatu Israelgo sainduaren hitza.
Aria hortaz Jaunaren hasarrea biztu da haren populuaren contra; eta haren gainera hedatu du bere escua, eta jo du; eta mendiac ikaratu dira, eta jende hilac lohia beçala placen erdian guelditu dira. Horietan orotan haren hasarrea ez da jabaldu, bainan haren escua hedatua da oraino.
Eta goratuco du bandera urruneco jendaien beguietara, eta bati xixtu eguinen dio lurraren berce bazterrera: eta huna non hau higuitzen den eta laster eguiten duen.
Haren baithan ez da ez akitzen, ez nekatzen denic; ez da lohakarturen, ez du loric eguinen; ez du kenduren guerrico uhala, eta haren oinetacoen lokarria ez da trencaturen.
Haren orroac iduri du lehoinarena; marruma eguinen du lehoincumeac beçala; eta gurguratuco du, eta harrapatua atchiquico du, eta tincatuco, eta nihorc ecin kenduco dio.
Eta egun hartan Israelen gainera orroa eguinen du, itsasoaren orroa iduri: beguiratuco diogu lurrari; eta huna hesturaco ilhumbeac, eta arguia belztua da haren hedoiean.