Eta orai cer heldu çait eguiteco, dio Jaunac, ene populua ariaric gabe eramana denaz gueroz? Haren nausiac tzarqui haritu dire, dio Jaunac, eta egun gucian ez dire baratu ene icenaren burhoztatzetic.
Mendi gainean ceinen diren eder baquearen berriac ematen eta baquea predicatzen duenaren oinac; oneco berriac ematen eta salbamendua predicatzen duenarenac, erraten dioelaric Sioni: Erreguinatzera dihoa çure Jaincoa!
Bozcaria çaitezte Jerusalemgo mortuac, eta batean canta çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac oçacari eman baitio bere populuari eta berrerosi baitu Jerusaleme.
Ceren ez baitzarete harramascan ilkico, ez-eta eguinahalca ihes goanen; ecic Jauna çuen aitzinean ibiliren da, eta Israelen Jaincoac bilduren çaituztete.
Asco jendaqui urztaturen ditu erregueec haren aitzinean iduquiren dute beren ahoa; ecen haren berria içan ez dutenec ikusiren dute; eta hartazco aiphuric aditu ez dutenec, beguira egonen çaizco.