Hau dio Jaunac: Çucentasuna beguira çaçue, eta çucenari emoçue bere bidea; ceren ene ganicaco salbamendua hurbil baita ethorceco, eta ene justicia aguerceco.
Dohatsu guiçona, hori eguiten duena eta horri iratchiquitzen dena guiçasemea, larumbata beguiratuz, ez lohitzea gatic hura; bere escuac beguiratuz, gaizquiaren ez eguiteco
Eta Jaunari iratchiqui den arrotz-semeac ez beça erran: Jaunac bereciz hastancen nau bere populutic. Eta ebaquiac ez beça erran: Huna çur ihar bat naicela.
Emanen diotet ene etchean eta ene harrasien barnean leku bat, eta icen bat seme-alabac baino hobeac: bethiren bethico icen bat emanen diotet, galduco ez dena.
Eta arrotz-semeac, Jaunari iratchiquitzen direnac haren adoratzeco, eta haren icena maithatzen dutenac, haren cerbitzari jarceraino; ene larumbata beguiratuco duen edocein, ez haren lohitzeco, eta enequilaco patua daducana;
Hainac eramanen ditut ene mendi saindura, eta bozcarioz betheco ditut ene othoitzeco etchean; hequien holocaustac eta bitimac ene aldarearen gainean gogaragarri içanen çaizquit, ceren ene etchea deithua içanen baita populu guciençateco othoitzeco etchea.
Israelgo atalariac guciac dira itsuac, nihorc ez daqui deusere; çakur mutuac dira, saingatzeco on ez direnac, iduripen alferric baicic ikusten ez dutenac, lo daudecenac, eta ametsac laket dituztenac.
Eta dira çakur ahalqueric batere gabeac, asea eçagutzen ez dutenac; arçainec berec adimendua cer den ez daquite; guciac ceihertu dira cein bere alde, bakotcha bere jaramanqueriari jarraiquiz, lehembicicotic azqueneraino.