Jaunari atxiki zaion atzerritarrak ez dezala inola ere esan: «Bere herritik baztertu egin nau Jaunak». Irenduak ere ez dezala esan: «Zuhaitz ihartua besterik ez naiz».
beren izenaren oroitarria egingo diet neure tenpluan eta hiriko hormetan: seme-alabak edukitzea baino hobe izango dute hori, sekula ezabatuko ez den izena emango baitiet.
«Eta nire kultu-zerbitzurako, ni maitatu eta nire zerbitzari izateko atxikiko zaizkidan atzerritarrak, larunbata profanatu gabe errespetatzen eta nire itunari tinko eusten badiote,
neure mendi santura ekarriko ditut eta neure otoitz-etxean pozez beteko. Atseginez onartuko ditut neure aldarean haien erre-opari eta sakrifizioak, nire etxea herri guztientzat otoitz-etxe izango baita».
Aseezineko txakur goseak dira. Eta horiek dira herriaren artzain, ezer ulertzeko gauza ez direla! Nor bere bidetik doa, bere probetxuari baino begiratu gabe.