Bainan çuen gaizquiec berezgoa bat eguin dute çuen artean eta çuen Jaincoaren artean; eta çuen bekatuec gorde darotzuete haren beguithartea, ençun ez deçançat.
Nihor ez da çucembideari dei eguiten daroenic, ez-eta eguiaren arabera juiatzen duenic; bainan ezdeusquerian daducate beren sinhestea, eta hutsalqueriac dituzte erasten; gaitzaz ernaldu, tzarqueriaz erdi dire.
Aspicaren arrolceac atheratu eta armiarma-sareac eho dituzte; hilen da hequien arrolceetaric janen duena; eta hequietaric xitatzen bada, basilica sorthuco da.
Beren ehoquina ez dute soineco içanen, eta ez dire beren lanetic estalico; hequien lanac, lan alferrac dire, eta tzarqueriaco eguincaria da hequien escuetan.
Hequien oinec gaizquira laster eguiten dute, eta odol hobengabearen ixurcera higuitzen dire; hequien asmuac, asmu alferrac; xahupen eta çaphatzeac dire hequien bideetan.
Ez daquite baqueraco bidea, eta çucentasuna ez da hequien urhatsetan; makurcatuac dituzte beren bidexcac, eta bide hequien çaphatzen dabilanac ez daqui cer den baquea.
Horren gatic, urrundu da gutaric çucentasuna, eta çucembideac ez gaitu atzematen; arguia iguriquitzen, eta huna ilhumbeac; çohardura uste, eta ilhumbeetan gabilça.
Harrasia uquitu dugu itsuac iduri, eta haztaca haritu gare beguiric ez duena beçala; behaztopaca egüerditan haritu gare ilhumbeetan beçala; toqui ilhunetan gare hilac beçala.
Alabainan gure tzarqueriac murrucatu dire çure aitzinean, eta gure bekatuec ihardetsi darocute; ceren gure gaixtaqueriac gurequin baitire; eta eçagutzen ditugu gure tzarqueriac,
Jaunaren contra eguin bekatu eta gueçurrac; eta ceihertu gare, gure Jaincoaren ondotic ez goateco, calomnia eta leguearen contraco eraunsen erabilceco; gueçurrezco solasac asmatu eta gure bihotzetic atheratu ditugu.
Eta eguia ahancia guelditu da, eta gaizquitic guibelatu dena, harrapariari aguerian guelditu çaio; eta Jaunac ikusi du, eta gaizquia haren beguietara aguertu da, çucentasunic ez baita guehiago.
Çucentasuna jaunci du erredola beçala, eta salbamenduco casca haren buruan da; jaunci ditu aspercundeco soinecoac, eta bere gaitziduraz estali da capa batez beçala.
Eta mendebalecoac Jaunaren icenaren beldur içanen dire, eta iguzqui-sorthaldecoac haren ospearen, ethorrico denean hala-nola hibai muthiria, Jaunaren hatsac bolatzen duena;
Hau da hequiequin eguinen dudan batasuna, dio Jaunac: Ene izpiritu çu baithan dena, eta ene hitz çure ahoan eçarri ditudanac, ez dire ilkico çure ahotic, ez-eta çure haurren ahotic, ez-etare çure haurren ganicaco haurren ahotic, dio Jaunac, oraidanic eta bethi guciraino.