Beguiac ingurura alcha çatzu, eta ikusaçu: horiec oro bildu dira, çure gana heldu dira; çure semeac urrundic ethorrico dira, eta çure alabac aldean jaiquico çaizquitzu.
Orduan ikusiren duçu, eta goçoz betheco çare, eta çure bihotzac ederretsico du eta çabalduren da; itsasoticaco osteac çutara itzulico direnean, çure gana ethorriren da jendaien indarra.
Cameluec, Madiango eta Ephaco dromedarioec, uholdeac beçala çaituzte estaliren; Sabatic ethorriren dira guciac, urhea eta isensua ekarcen dituztelaric, eta orotan hedatzen Jaunaren laudorioac.
Cedarreco arthalde guciac bilduco dira çuretzat, Nabaiotheco ahariac çure cerbitzuco içanen dira; jabalpeneco ene aldarearen gainean escainiren dituzte, eta ospaturen dut ene maiestatearen etchea.
Arrotzen semeec alchaturen dituzte çure harrasiac, eta hequien erregueec cerbitzaturen çaituzte; ecic ene gaitziduran jo çaitut, eta baquetzean urricaldu naiz çutaz.
Ez dira guehiago ençunen çure lurrean gaixtaqueria, çaphatze-xahutzeac çure muguen barnean; salbamendua jabetuco da çure harrasiez, eta laudorio-otsac içanen dira çure atheetan.
Çure populua, berriz, prestuzco populu bat içanen da, nic landatu gandoa, ospe atheratzeco eguin dudan obra, bethi gucico lurra primancetan içanen duena.