Sionen cariaz ez naiz ixilduren; Jerusalemen cariaz ez dut phausuric hartuco, haren prestua ilki dadien arteo argui bat beçala, eta haren salbatzailea bitz dadien arteo çuci bat beçala.
Etzare guehiago deithuco Bazterrerat-utzia, eta çure lurra ez da guehiago deithuco Desmasiatua; bainan deithuco çare Ene-nahicaracoa, eta çure lurra Egoiliarduna; ceren Jaunac laket içan duen çure baithan, eta çure lurra egoiliarrez betheco baita.
Guiçon-gaztea egonen da ecen nescatcha gaztearequin, eta çure umeac çu baithan egonen dira; eta senharrac bozcario içanen du bere andreaz, eta çure Jaincoac bozcario içanen du çutaz.
Jaunac cin eguin du bere escuinaz eta bere besoco indarraz: Ala! ematen badiotet guehiago çure oguia hazcurri çure etsaiei, eta arrotz-semeec edaten badute çure nekeetaricaco arnoa!
Huna Jaunac lurraren bazterretaraino adiaraci duela: Erroçue Siongo alabari: Huna çure salbatzailea heldu dela; huna bere saria berequin, eta bere eguincaria bere aitzinean.