Ecen haur bat sorthu çaicu, eta seme bat emana içan çaicu; eta buruçaguitasuna haren sorbalden gainean jarria içan da; eta deithua içanen da, Ederresgarria, Conseilaria, Jaincoa, Hazcarra, dathorren mendearen Aita, baquezco Buruçaguia.
Haren jauntasuna hedaturen da, eta baqueac akabançaric içanen ez du; Dabiden tronuan eta haren erreinuaren gainean da jarriren, hura finca eta hazcar deçan çucentasunean eta çucembidean ordutic eta bethi guciraino: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori.
Siriarrac iguzqui-haicetic eta Filistindarrac mendebaletic; eta aho betheca iretsiren dute Israel. Horiec oroc ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, bainan hedatua da oraino haren escua.
Hargatic Jauna ez da arraituren Israelgo gazteriaren gainean; eta urricalduren etzaiote hango umeçurz, alhargunei; ceren diren oro aleguiacari tzar batzu, eta çoroqueriaric baicen ez derasatelacotz aho guciec. Horiec oroc ez dute jabaldu, Jaunaren hasarrea, bainan oraino hedatua dago haren escua.
Alabainan tzarqueria sua beçala da biztu, laharrac eta elhorriac iretsiren ditu; eta oihana barna oro errez goanen da, eta xirimolaca igorriren du kea.
Eta escuinerat eguinen du, eta gosez egonen da; eta ezquerrean janen du, eta ez da aseco; bakotchac iretsico du bere besoco haraguia; Manasec Efraim, Efraimec Manase, eta biec Juda.