Çure amaren sabelean eguin cinçadan baino lehen, eçagutzen cintudan; eta sabeletic ilki çaren baino lehen, sainduetsi çaitut eta profetatzat eman jendaien artean.
Eta Jaunac erran çarodan: Ez erran: Haur bat naiz; goanen çare ecen nic igorrico çaitudan toqui gucietara; eta edocein gauça mana deçaçudan, guciac erranen ditutzu.
Huna non eçarri çaitudan egun jendaquien gainean eta erresumen gainean, errotic atheratzeco eta xahutzeco, galceco eta eceztatzeco, alchatzeco eta landatzeco.
Ecen, dio Jaunac, huna non deitzera nohan ipharreco erresumetaco jendaqui guciac; eta ethorrico dire, eta eçarriren dute ceinec bere tronua Jerusalemeco athe-sarceetan, eta hango harrasi gucien gainean inguru-inguru, eta Judaco hiri gucietan.
Eta atheraturen ditut hequiequin ene juiamenduac, ni utzi, jainco arrotzei sacrificatu eta beren escuetaco lana adoratu duten gucien malçurqueriaren contra.
Çuc beraz tinca çaçu guerria, jaiqui çaite eta erran diotzotzuete nic manatzen darozquitzudan guciac. Ez lotsa içan hequien aitzinera aguerceco, ecen nic eguinen dut ez duçula hequien aitzinean beldurric içanen.
Alabainan eçarri çaitut egun hiri hazcar bat beçala, burdinazco habe bat beçala, cobrezco harrasi bat beçala, lur guciaren gainean, Judaco erregueen contra, hango buruçaguien eta lur hartaco aphez eta populuaren contra.