Halaco idolac palmondoac iduri lanthuac dire, eta ez dire minçatzen; soinean eramaten dituzte, ez direlacotz ibilceco gai. Ez içan beraz hequien beldur, ceren ez baiteçaquete eguin ez onguiric ez gaizquiric.
Nor ez da çure beldur içanen, oi populuen erregue? ecen çurea da ospea; populuetaco çuhur gucien artean, eta erresuma gucietan, bat et da çu beçalacoric.
Cilharra hostotan ekarcen da Tharsisetic eta urhea Ophaztic; oficialeac eta urheguinac lancen dituzte; moredinez eta purpurazcoa da hequien jauncia; horiec oro oficialearen lanac.
Jauna da ordean eguiazco Jaincoa; hura da Jainco bicia eta bethiereco erreguea; haren hasarreac ikaratzen du lurra, eta jendaiec ecin jasan deçaquete haren larderia.
Hitz batez ceruetaric jautsarazten ditu ur-uharrac, eta hedoiac alcharazten ditu lurraren bazterretaric: uriaren erdian eguiten ditu ximistac, eta haicea ilkiarazten bere gordegailuetaric.
Ez da hequien idurico Jaincoa, Jacoben çathia; harec berac eguin ditu gauça guciac, eta Israel da haren primançaco gandoa; armadetaco Jauna da haren icena.
Ene olha eragotzia da, ene soka guciac trencatuac dire, ene semeac goan dire ene ganic eta hilac dire; nihor ez da guehiago ene olharen hedatzeco eta ene larruen alchatzeco.
Ixur çaçu çure gaitzidura eçagutzen etzaituzten jendaquien gainera, eta çure icenari dei eguiten ez dioten herrialdeen gainera, ceren larrutu, iretsi, ahitu duten Jacob, eta sunsiaraci haren ospea.