Ceinac manatu baitiozcatet çuen arbasoei, Eguiptotic, burdin-labetic atheratu nituen egunean, niotelaric: Adi çaçue ene minçoa eta eguizquitzue nic manatzen darozquitzuetan guciac, eta çuec içanen çarete ene populua, eta ni çuen Jaincoa;
Eta Jaunac erran içan darot: Oihu eguizquitzu hitz hauquiec guciac Judaco hirietan eta Jerusalemeco bazterretan, erranez: Adi çatzue patu huntaco hitzac, eta bethe çatzue;
Ecen hersatuz errequeitu ditut çuen arbasoac, Eguiptotic atheratu ditudan egunetic egungo eguna arteo; goicean jaiquiz errequeitu ditut, eta erran diotet: Adi çaçue ene minçoa.
Eta ez dute aditu, eta ez dute eman beharria; bainan goan dire cein bere bihotz gaixtoco tzartasunean; eta nic bethetzeco manatu eta bethe ez duten patuco hitz guciac obretara atheratu ditut hequien gainera.
Ene hitzac aditu nahi içan ez dituzten beren arbaso çaharrenen gaixtaquerietara itzuli dire; hauquiec ere goan dire jainco arrotzen ondotic hequien cerbitzatzeco; Israelgo etcheac eta Judaco etcheac alfer eraguin dute horien arbasoequin eguin nuen patua.
Eta Judaco hiriac eta Jerusalemdarrac goanen dire, eta deihadar eguinen diote jaincoei ceinei eguinen baitiozcate sacrificioac, eta hequiec ez dituzte hesturaco orduan salbatuco.
Jeremias, ez beraz çuc othoitzic eguin populu horrençat; horrençat ez abia ez aheriaric ez-eta errequeiric; ceren gor içanen bainaiz niri deihadar eguinen darotedan orduan, beren hesturaco mugan.
Jaunac deithu cintuen olibondo gori, eder, fruitutsu, beguicoa: harec erran hitz batera su handi bat biztu da olibondoan, eta erreac içan dire haren aldascac.
Armadetaco Jaunac, ceinac landatu baitzintuen, hitz batez igorri darotzu gaitza, Israelgo etcheac eta Judaco etcheac, Baali sacrificatuz ene samurrarazteco eguin dituzten gaizquien gatic.
Eta ni bitintatzat daramaten bildots eme baten pare nincen, eta ez nuen eçagutzen ene gainean atheratu cituztela asmuac, ciotelaric: Çotza eçar deçagun horren oguian, errotic ken deçagun bicien lurretic, eta horren icena ez bedi aipha guehiago.
Horren gatic hau dio Jaunac Anathotheco guiçonei, ceinec bilhatzen baitute ene bicia, eta erraten baitute: Ez beçac profetisa Jaunaren icenean, eta ez haiz gure escutic hilen.