Jauna, iharduquitzen badarotzut, ez etzarelacoan eguiazqui çucena: gucia gatic eguinen darozquitzut ene arrangura bidezcoac: Certaco gaixtaguina ongui helcen da bere bidean? Certaco dute çorion legue-hausleec eta gaizqui-eguileec?
Eta çuc, Jauna, eçagutu nauçu, ikusi nauçu, frogatu duçu çurequilaco dela ene bihotza; hequiec, berriz, bil çatzu hala-nola hil behar den arthalde bat, eta berez çatzu hilceco egunecotzat.
Noiz arteo lurra egonen da nigarrez, eta lekuco belhar gucia iharcen, han daudecenen malçurqueriaren gatic? Ez da guehiago abereric, ez hegastinic, erran dutelacoz: Jaunac ez du ikusico gare akabança.
Alabainan çure anaiac berac eta çure aitaren etchea çure contra guducatu dira, eta guibeletic haritu çaizquitzu oihu-marrumaca; ez detzatzula beraz sinhets solas onac emanen darozquitzutenean ere.
Ene primança ez othe da hegastin carançacatu bat iduri? Ez othe da hegastin bat orotan carançatua? Çatozte, bil çaitezte, lurreco basabere guciac, laster eguiçue irestera.
Oguia erran, eta elhorriac bildu dituzte; primança hartu dute, eta etzaiote baliaturen; çuen fruituec ahalquetara arthiquiren çaituztete, Jaunaren hasarreco hatsaren ariaz.
Israelgo ene populuari çathitu diodan primançari uquitzen duten ene hauço gaixtaguin gucien contra hau dio Jaunac: Huna non beren lurretic iraiciren ditudan nic, eta Judaren etchea ilkiren dut hequien erditic.
Eta baldin arguituric ikasten badituzte ene populuaren, ideac, ene icenaz hula cin eguiteco: Ala Jauna Ene populuari Baalez cin eguiten irakatsi dioten beçala; guerthaturen da ene populuaren erdian jarriac içanen direla.