Bazterretan sacrificioac eguiten dituztelaric; harrapacara emanen ditinat hire bekatuen gatic hire eremu gucietan hire ahal, aberastasun eta leku gorac.
Eta gueldituren haiz nic eman primançatic gabetua, eta hire etsaiac cerbitzaraciren darozquinat eçagutzen ez dunan lurrean; ceren ene hasarreari eman dinonan su, bethi gucian harico dun erretzen.
Hau dio Jaunac: Madaricatua guiçona bere sinhestea guiçonaren gainean duena, eta haraguizco besoaren gainean bermatzen dena, eta ceinaren bihotzac Jauna ganic guibelerat eguiten baitu.
Eta içanen da uren bazterrean landatzen den çuhamua iduri, ceinac hecetasuneco alderat hedatzen baititu erroac; eta beroa ethorrico denean, ez da haren beldur içanen. Haren hostoa berde egonen da; agorteco orduan ez da grinan içanen, eta ez da fruitu ekarcetic behinere baratuco.
Epherrac xitatzen ditu eguin ez dituen arrolceac: guiçonac bilcen ditu aberastasunac, eta ez çucembidean; bere egunen erdian utzico ditu, eta haren azquen orenean aguerico da haren erhoqueria.
Jauna, çu çare Israelen iguriquimena; çu uzten çaituzten guciac ahalquetara erorico dira; çure ganic guibelerat eguiten dutenac lurrean içanen dira iscribatuac, ceren duten utzi Jauna, ur bicien ithurria.
Eta ni ez naiz nahasi, çuri, ene arçainari jarraiquiz; eta nic ez dut, daquiçuna aguiançatu guiçonaren eguna. Ene ahotic ilkia, çure aitzinean çucena içatu da.
Ahalquetara eror beitez niri jaçarcen darotatenac, eta neror ez benedi ahalca; hequiec ikara beitez, eta ni ez benedi ikara; erakar dioçoçute gainera atsecabezco eguna, eta leher çatzu leherpen bikunaz.
Eta hau guerthaturen da, dio Jaunac, baldin ençuten banauçue, haxeric ez ekarceco larumbatean hiri huntaco atheetaric, eta baldin sainduesten baduçue larumbata, lanic batere ez eguinez.
Hiri huntaco atheetaric sarthuren dira erregueac eta buruçaguiac, jarcen direlaric Dabiden tronuan eta igaiten orga-lasterren eta çaldien gainera, berac eta beren-peco aitzindariac, Judaco guiçonac eta Jerusalemeco egoiliarrac; eta bethi gucian hiri huntan içanen dira jendeac.
Eta Judaco hirietaric, eta Jerusalemeco inguruetaric, eta Benjamindic, eta celhaietaric, eta mendietaric, eta hegoaldetic ethorriren dira holocausta, bitima, sacrificio eta isensu ekarleac, eta escainçac ekarriren dituzte Jaunaren etchera.
Baldin ordean ez banauçue ençuten larumbataren sainduesteco, eta haxeric ez erabilceco, eta Jerusalemeco atheetaric ez ekarceco larumbatean; horgo atheetan bizturen dut sua, eta erreco ditu Jerusalemeco etcheac, eta ez da hilen.