Jendaqui hura bere gaizquiaz urriquitan jarcen bada, haren contra minçatu naicelacoz; niri ere urriquituren çait hari eguiteco burutan hartu dudan gaizquia.
Orai beraz minça çaite Judaco guiçonari eta Jerusalemdarrei, erraten daroeçularic: Hau dio Jaunac: Huna non çuen contra asturugaitz aphaincen eta asmu eguiten hari naicela; nor-bera bere bide gaixtotic itzul bedi; çucen çatzue çuen bideac eta lehiac.
Eta ahanci nau ene populuac, sacrificio alferrac eguinez, eta bere bideetan behaztopatuz, mendeco bidexquetan, hequietaric ibili nahiz cehatua etzen bideaz,
Eta erran dute: Çatozte, eta asmu cerbait athera deçagun Jeremiasen contra; ecen ez da galduco leguea apheçaren ganic, umotasuna çuhurraren ganic, Jaincoaren hitza profetaren ganic çatozte jarraic gatzaizquion gure mihiaz, eta horren elhe guciei ez gaitecen beguira.
Onguiarençat gaizquia bihurcen othe da? ecen ene biciari artea hedatu diote. Orhoit çaite çure aitzinean egotu naicela, horien onarençat othoizca, eta horien gainetic aldaratu nahiz çure hasarrea.
Horien etcheetaric adi bedi marrasca; ecen horien gainera terrepentean erakarriren duçu ohoina, ceren eguin duten cilho bat ene atzemateco, eta sareac gorde dituzten ene oinen aitzinean.
Çuc, berriz, Jauna, badaquizquitzu horien heriozco asmuac ene contra; ez jabal horien bekatuari, eta horien bekatua ez bedi ecezta çure aitzinetic lurrera bihoaci çure aitzinean, eta çure iraquiduraco egunean, aspercunde athera çaçu horien gainean.