Çoaz eta Jerusalemeri beharrietara oihu eguioçu, erranez: Hau dio Jaunac: Orhoitu naiz çutaz, urricalduz çure gaztetasunari eta çure ezconçaco amodioari, mortua barna, eraina etzen lurra gaindi niri jarraiquitzen cinen or-duan.
Israel Jaunari saindu citzaioen; hura cen haren fruituetaco picaina; hobendun jarcen dira hura iresten duten guciac; asturugaitzac erorico dira hequien gainera, dio Jaunac.
Hau dio Jaunac: Cer bidegabequeria aurkitu dute çuen arbasoec ene baithan, ene ganic urrundu baitira eta hutsalqueriaren ondotic ibili eta hutsal bilhacatu?
Eta ez dute erran: Non da Jauna, Eguiptoco lurretic iganaraci gaituena, bidatu gaituena mortua gaindi, nihor ecin-egonezco eta ibilquiçun ez den lurra barna, lur agor eta heriotzea iduri duenaren erditic, guiçona ibili eta egon ez den lurra gaindi?
Eta erakarri çaituztet Carmel lur batera, jan cinetzaten hango fruitac eta goça hango onac; eta sarthu ondoan, kutsatu duçue ene lurra, eta hatsgarriqueria bat eguin duçue ene primançaz.
Aphecec ez dute erran: Non da Jauna? eta legueçainec ez naute eçagutu; eta arçainec hautsi dute ene leguea; eta profetec Baalen icenean profetisatu dute, eta idolei jarraiqui dira.
Ecen bi gaizqui eguin ditu ene populuac; ni, ur biciaren ithurria, utzi nau bazterrerat, eta lurrean cilhatu ditu urteguiac, urtegui hirricatuac, uric ecin iduc deçaquetenac.
Çure malçurqueriac jaçarriren darotzu eta çure guibelceac erançunen darotzu. Jaquin çaçu eta ikus ceinen den gaizqui eta uher çure Jainco Jauna bazterrerat utzi içatea, eta ene beldurra guehiago çure baithan ez içatea, dio armadetaco Jainco Jaunac.
Hastetic phorroscatu duçu ene uztarria, hautsi ditu, çu ene lokarriac eta erran duçu: Ez dut cerbitzaturen. Ecen, munho gora gucien gainean, çuhaitz hostotsu gucien azpian etzaten cinen, lilitchoa.
Mortuan laket den basastoa, bere barneco çalequerian; guiriaren usainac bildu du; nihorc ez du makurraracico; atzeman nahi dutenec ez dute hutseguinen; bere hilabetheetaco mugan atzemanen dute.
Çurari erranic: Hi haiz ene aita; eta harriari: Hic eman darotan bicia. Itzuli çaizquit guibelaz, eta ez aitzinaz; eta beren hesturaco orduan erranen dute: Jaiqui çaite, eta libra gaitzatzu.
Çuen ganicaco iraulguia. Adi çaçue Jaunaren hitza: Israelençat bilhacatu othe naiz mortu bat, edo lur berantiar bat? Cergatic erran du beraz ene populuac: Guibelerat eguin dugu, ez gare guehiago çure ganat ethorrico?
Nescatcha batec ahancico othe du bere aphaindura, edo andre espos batec bere lephocoa? Ene populuac, bada, ahanci nau konda ecin ditaqueen becembat egunez.
Certan çabilça çure bidea ona erakutsi beharrez, ene onhirizcora heldu nahiz, noiz-eta-ere çure tzarquerien gaineco, çure bide gaixtoen irakasten haritu baitzare,
Eta çure petrailetan aurkitu baita arima behar eta hobengabeen odola? Ez ditut hequiec atzeman cilhoetan luphean, bainan lehenago aiphatu ditudan toqui gucietan.
Eta erran duçu: Bekaturic gabe eta garbi naiz, eta horren gatic çure hasarrea aldara bedi ni ganic. Huna non juiamendutan sarcera nohan çurequin, erran duçulacotz: Ez dut bekatu eguin.
Ecen handic ere ilkico çare, eta escuac buruaren gainean içanen ditutzu; ceren Jaunac hautsico baitu çure sinhestea duen habea, eta hartaric ez baituçu deus onic içanen.