Jaunaren ganicaco solasa Jeremiasi, Sedecias erregueac hunen gana igarri cituenean Phasur, Melquiasen semea, eta Sophonias apheça: Maasiasen semea, cioelaric:
Nola Nabucodonosor, Babilonaco erregue, gure contra guducatzen baita, galda dioçoçu Jaunari, hean gure alde ez duen eguinen ohico bere sendagaila gucien arabera, eta etsaia gutaric guibelatuco denez.
Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non bihurturen ditudan nic çuen escuetan diren guerlaco tresnac, ceinequin guducatzen baitzarete Babilonaco erregueren contra, eta çuen harrasien inguruan sethiatzen çaituzten Caldearren contra; eta harma horiec bilduco ditut hiri hunen erdira.
Eta horien ondotic, Jaunac dio: Arthiquiren ditut Sedecias, Judaco erregue, eta haren cerbitzariac, eta haren populua, eta içurriteac, ezpatac eta goseteac utzi dituzquetenac, Babilonaco erregue Nabucodonosorren escura, eta beren etsaien escura, eta bicia kendu nahiz darraizcotenen escura; Nabucodonosorrec ezpataren ahotic iraganen ditu, eta ez da hautsico, ez du guphidetsico eta ez da urricalduco.
Hiri huntan egonen dena hilen da ezpatatic, gosetetic edo içurritetic ilkico dena, berriz, eta sethiatzen çaituzteten Caldearren gana ihes goanen dena, bicico da, eta bere bicia içanen du, gauça harrapatu bat beçala.
Ecen ene beguiac hiri hunen gainean eçarri ditut gaixtoraco, eta ez oneraco, dio Jaunac; arthiquia içanen da Babilonaco erregueren escura, eta harec suz erreco du.
Dabiden etchea; hau dio Jaunac: Goicetic emoçue çucenari bere bidea, eta çaphatzailearen aztaparretic athera çaçue çaphatua dena; ene gaitzidura ilki dadien beldurrez su bat beçala, eta garretan jar dadien, eta nihor hura iraunguituren duenic içan ez dadien beldurrez, çuen asmuen malçurraria gatic.