Hau dio Jaunac: Çucenari emoçue bere bidea, çucentasunean ibil çaitezte, eta indarrac çaphatua daducana çaphatzailearen escutic athera çaçue ez eman atsecaberic arrotzari, umeçurçari eta alhargunari, eta ez çapha bidegabezqui, eta ez ixur toqui huntan odol hobengabea.
Ecen baldin gauça hori eguiten baduçue, etche huntaco atheetaric sarthuren dire Dabiden odoleco erregueac, haren tronuan jarrico, orga-laster eta çaldien gainera iganen direnac, berac eta beren cerbitzariac eta populua.
Ecen hau dio Jaunac Judaco erregueren jaureguiaz: Ene aitzinean hincen Galaad beçala, Libanen cascoa beçala: ez bahaut mortu eguiten... nihor egon ez daitequeen beçala ez baditut hiriac eçarcen...
Hil denaren gainean nigarric ez eguin, haren gainean ez eguin deithoreric; ilkitzen denari eguiozquitzue auhenac, ceren ez baita guehiago bihurturen, guehiago ez baitu bere sor-lekua ikusiren.
Ecen hau dio Jaunac Selumi, Josiasen seme Judaco erregueri, bere aita Josiasen ondotic erreguinatu denari, eta toqui huntaric ilki denari: Ez da gaurguero hunai itzuliren;
Çorigaitz bere etchea bidegabean eta bere selharuac makurrean alchatzen dituenari; ariaric gabe bere adisquidea çaphatzen duenari, eta haren saria hari bihurcen ez dioenari!
Erreguinaturen othe haiz, cedroz ducalacoz hire burua inguratzen? Hire aitac ez othe dic jan eta edan, çucenari eman bere bidea eta çucentasuna iduqui, orotan orduan ongui atheratzen baitzen?
Horren gatic hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinez Josiasen semeaz: Ez dute deithoratuco, hunela minçatuz: Çorigaitz! anaia; çorigaitz! arreba; çorigaitz! jauna; çorigaitz! guiçon ospetsua.
Haicez hacico ditun hire arçain guciac, eta hire maithatzaileac gathibu goanen; eta orduan ahalcatua gueldituren haiz; gorriaracico hau hire malçurqueria guciac.
Eta arthiquiren haut hire biciaren bilha dabilçanen escuetara, eta hainen escuetara ceinen beguitharteac latzen baihau, eta Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuetara, eta Caldearren escuetara.
Jeconias hori ez othe da lurrezco unci hautsi bat? ez othe da deusetaco on ez den utzi bat? Certaco dire iraiciac hori eta horren ganicacoac eçagutzen etzuten lur batera?
Hau dio Jaunac: Iscriba çaçu guiçon hori agor içanen dela, guiçon bat bere bician çorionic içanen ez duena; ecen horren ganic ez da atheratuco guiçonic, Dabiden tronuan jarrico denic, eta Judean guehiago manamendua içanen duenic.