Horren gatic, ene populua alhatzen duten arçainei hau diote Israelgo Jainco Jaunac: Barraiatu duçue ene arthaldea, iraici duçue, eta etzaizcote goan ikustera; huna non ethorrico naicen ni çuen asmuen malçurqueriaren ikarcera, dio Jaunac.
Eta ene arthaldearen ondarrac bilduco ditut lur gucietaric, ceinetara iraici baititut; eta itzularacico ditut beren landetara, eta berhatuz eta murrucatuz goanen dira.
Eta hequien gainera eraiquiren ditut arçainac, eta alhaturen dituzte; ez dira guehiago icialduran eta ikaran içanen; eta molçotic bat ez da bilhatu beharco, dio Jaunac.
Hara non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta Dabidi eraiquiren diot ondoco prestu bat; eta erregue bat erreguinaturen da, eta çuhurra içanen da; eta lurraren gainean çucenari emanen dio bere bidea eta çucentasima beguiratuco du.
Bainan: Bici bedi Jauna, Israelen etcheco umeac atheratu eta erakarri dituena ipharreco lurretic, eta lur gucietaric, ceinetara iraici bainituen! Eta beren lurrean egonen dira.
Profetei: Ene bihotza trencatua da ene baithan; ikaratu dira ene heçurrac; eguina naiz guiçon hordi baten pare, eta arnoac nahasi duen guiçona iduri, Jaunaren aitzinean eta haren hitz sainduen aitzinean.
Ecen liçunqueriaz bethea da lurra; burhoen gatic nigarrez dago lurra, mortuco celhaiac agor eguinac dira; eta hequien urhatsa gaixtoa içan da eta hequien indarra behar ez-beçalacoa.
Horren gatic hequien bidea içanen da limburtegui bat beçala ilhumbean; ecen bulkaturen dituzte eta han erorico dira; asturugaitzac ecen ekarriren diozcatet gainera, ikustera goanen natzaiotenean, dio Jaunac.
Eta Jerusalemeco profetetan ikusi ditut berceen emazteequin kutsatzen direnen aztura berac eta gueçurreraco urhatsac; eta gaixtaguinen escuac hazcartu dituzte, nihor etzadien bere gaixtaqueriatic bihur: ene beguietan guciac bilhacatu dira Sodoma iduri eta Jerusalemdarrac Gomorha beçala.
Aria hortaz, dio armadetaco Jaunac profetei: Huna non emanen diotedan ciçari-belharra jatera, eta mina edatera; ecen Jerusalemgo profetetaric galduqueria ilki da lur guciaren gainera.
Hau dio armadetaco Jaunac: Çuei profetisatzen eta çuen enganatzen hari diren profeten solasac ez betzatzue ençun; erasten darozquitzuete beren bihotzeco iduriqueriac, eta ez Jaunaren ahoticaco hitzac.
Ni burhoztatzen nautenei erraten diote: Jaunac erran du: Baquea içanen duçue; eta beren bihotzeco tzartasunean dabilçanei, erran diote: Etzaitzue gaitza ethorrico gainera.
Baldin ene conseiluan aurkitu içan balire, eta baldin ene populuari ene hitzac eçagutaraci baliozcate, ilkiaraciren nituen segurqui beren bide tzarretic, eta beren gogoeta guciz gaixtoetaric.
Ene populuari hequiec ahançaraci nahi diote ene icena beren ametsez, ceinac bakotchac bere hurbilecoari erasten baitiozca; hala-nola Baalec hequien arbasoei ahançaraci baitzaroeten ene icena.
Amets bat duen profeta, amets erraten hari bedi; eta ene hitza duenac, ene hitza cintasunean erran beça; lastoac cer ikusteco du oguiarequin? dio Jaunac.
Huna non, dio Jaunac, bihurcen natzaioten profeta gueçur amesten hari direnei, hequien barraiatzen eta beren gueçur eta sendagailez ene populuaren çorarazten hari direnei, nic igorri ez ditudalaric eta ez diotedalaric deusere manatu, eta ceinac ez baitire deusetaco baliatu populu huni, dio Jaunac.
Eta ez da guehiago aiphaturen Jaunaren sorta; ceren bakotchac sortatzat içanen baitu bere solasa; eta gaizquiraco baliatu baituçue Jainco biciaren, armadetaco Jaunaren, gure Jaincoaren hitza.
Erraten baduçue ordean: Jaunaren sorta; horren gatic, hau dio Jaunac: Erran duçuelacotz hitz hau: Jaunaren sorta; nic çuetara igorri ondoan nioelaric: Etzaçuela erran Jaunaren sorta;
Aria hortaz, huna non eramanen çaituztedan sorta bat beçala, eta ene aitzinetic bazterrerat arthiquiren çaituztet çuec eta hiria, çuei eta çuen arbasoei eman içan darotzuedana.