Oraino bi urthe, eta nic toqui huntara bihurraracico ditut Jaunaren etcheco unci guciac, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec leku huntaric hartu eta Babilonara eraman dituenac.
Eta Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta Judaco desherritu guciac, Babilonan sarthu direnac, nic leku huntara bihurraraciren ditut, dio Jaunac; trencaturen dut ecic Babilonaco erregueren uztarria.
Eta Hananias profetac erran çuen populu guciaren aitzinean: Hau dio Jaunac: Bi urtheren buruan, jendaia gucien lephotic horrela trencaturen dut Babilonaco erregue Nabucodonosorren uztarria.
Eta Jeremias profeta goan cen bere bidean. Eta Jaunaren hitza ilki citzaioen Jeremiasi, Hananias profetac Jeremias profetaren lephotic gathea hautsi çuen ondoan; eta erran cioen:
Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Burdinazco uztarri bat eçarri dut jendaia horien ororen lephoan, cerbitza deçaten Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta cerbitzatuco dute: berçalde oraino eman diozcat lurreco abereac.