Ecen, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac; eta bihurraraciren dut Israelgo eta Judaco ene populua, dio Jaunac, eta bihurraraciren ditut hequien arbasoei eman içan diotedan lurrera, eta hartaz goçaturen dire.
Galda eta ikusaçue hean guiçona erditzen den; certaco, bada, ikusten ditut, erdi-minetan dena beçala, beren sahetsei lothuac, eta beguitharte guciac ubeldurara itzuliac?
Eta hau içanen da egun hartan, dio armadetaco Jaunac: çathicaturen dut çuen lephotic etsaien uztarria, eta trencaturen ditut haren estecac, eta arrotza ez da guehiago çuen gainean nausi içanen.
Ez beraz beldur içan çu, Jacob, ene cerbitzaria, dio Jaunac; ez ici, Israel; ecen huna nic atheraturen çaitudala urrungo lurretic, eta çure umeac ere beren gathibutasuneco lurretic; eta Jacob itzuliren da; phausaturen da, eta ontasun gucien erdian içanen da igueri, eta nihor ez da içanen haren icitzeco;
Hargatic jaten hari çaituzten guciac iretsiac içanen dira, eta çure etsaiac oro gathibu eramanac; çu desmasiatzen çaituztenac desmasiatuac içanen dira; eta çure larrutzaile guciac larrutzera emanen ditut.
Ecen hersico dut çure orbaina, eta sendatuco çaitut çure çaurietaric, dio Jaunac; ceren deithu çaituzten iraicia, oi Sion, diotelaric: Hori da nihorc bilhatzen ez duen hura.
Hau dio Jaunac: Huna guibelerat erakarriren ditudala nic Jacoben olhetaco desherrituac, eta urricalduren natzaiote haren atherbeei, eta hiria berriz içanen da alchatua bere mendiaren gainean, eta temploa asentatua lehen cen beçala.
Hequien ahoetaric ilkico dira laudoriozco eta bozcariozco cantuac; eta berhaturen ditut, eta ez dira gutituco; eta goretsiren ditut, eta ez dira aphurtuco.
Eta haren buruçaguia haren ganicacoa içanen da; eta deithuren dut, eta hurbilduco da ene gana; ecen cein da hura, niri hurbilceari bere bihotza demana? dio Jaunac.