Eta berriz alchaturen çaitut, eta alchatua içanen çare, oi Israelgo nescatcha; aguerturen çare oraino çure atabalequin eta ilkico çare musicarien erdian.
Huna non erakarriren ditudan ipharreco lurretic, eta bilduren ditut lurraren buruetaric; hequien artean içanen dire itsua eta maingua, içorra eta erditzen dena elkarrequin, hunat bihurcen direnen bilku handia.
Nigarrez ethorrico dire, eta ene urricalmenduan erakarrico ditut guibelerat; ur-errecac gaindi bide çucenaz erakarrico ditut, eta ez dire hartan behaztopatuco, ceren Israelen aita bilhacatu bainaiz, eta Efraim baita ene ume lehena.
Jendaiac, adi çaçue Jaunaren hitza, eta berria eremoçuete urrungo irlei, eta erroçuete: Israel barraiatu duenac bildu du, eta çainduco du, arçainac bere arthaldea beçala.
Eta ethorrico dire, eta laudorioac cantatuco dituzte Siongo mendian; eta alde orotaric bilduco dire Jaunaren ontasunetara, ogui, arno, olio, arthaldeen eta abereen umeen erdira; eta hequien arima içanen da baratze urztatu bat iduri, eta ez dute guehiago ikusiren gosea.
Orduan nescatcha bozturen da dancetan, guiçon-gaztea eta çaharra elkarrequin; hequien nigarra bozcariotara dut aldaturen; eta goçacari, eta atsecabetic lekora bozcario diotzatet emanen.
Hau dio Jaunac: Mendian ençun da deihadar bat, marrasca, deithore eta nigarrezcoa, Erraquelen ganic, ceina nigarrez baitago bere semeen gainean, eta hequietaz goçacariric ez du nahi, ceren ez diren guehiago.
Hau dio Jaunac: Bara beitez çure ahoa auhenetic eta çure beguiac nigarretaric; ceren içanen baitu çure nekeac bere saria, dio Jaunac; eta etsai-lurretic bihurturen baitire çure umeac.
Ecen bihurraraci nauçun ondoan, eguin dut penitencia; eta arguitu nauçun ondoan, jo dut ene ixterra. Ahalcatu eta gorritu naiz, ceren jasan behar içan baitut ene gaztetasuneco laidoa.
Efraim ez othe da ene seme ohoragarri, ene ume maitea? Hargatic haren contra minçatu içan naicen arren, orhoituco naiz hartaz oraino. Aria hortaz ene barnea grinatu da haren gainean; urricalduz urricalduren natzaio, dio Jaunac.
Jar çaite atalai batean, hequien aitzinean har çatzu çure uherdurac; lehen ibili çaren bide çucenean bida çaçu çure bihotza: bihur çaite, Israelgo alaba, bihur çure hiri hauquietara.
Noiz arteo atseguin-pean barraiatuco çare, nescatcha sesu gabea? Ecen Jaunac lurraren gainean eguin du sendagaila berri bat: Emaztequi batec inguraturen du guiçon bat.
Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hitz hau erranen dute oraino Judaco lurrean eta hango hirietan, bihurraracico ditudanean hango gathibuac: Jaunac benedica beçaitza, mendi saindua, çucentasunez arguitzen duçuna.
Eta nola hequien gainera egotu bainaiz atzarria atheratzeco, urratzeco, barraiatzeco, xahutzeco eta atsecabeztatzeco; hala egonen naiz hequien gainera atzarria alchatzeco eta landatzeco, dio Jaunac.
Ez horien arbasoequin eguin nuen patuaren arabera, escua hartu niotenean Eguiptoco lurretic hequien erakarceco: patu hura alfertu dute, eta heci ditut, dio Jaunac.
Bainan hau içanen da Israelgo etchearequin joco dudan patua egun hauquien ondotic, dio Jaunac: Horien barnean sarthuco dut ene leguea, eta bihotzean iscribatuco daroet; eta ni içanen naiz horien Jaincoa, eta horiec ene populua.
Eta guiçonac ez du guehiago arguituco ez bere laguna, ez bere anaia, erranez: Eçagut çaçu Jauna; ecen guciec eçagutuco naute, horietaric ttipienetic handieneraino, dio Jaunac; ecen jabalduco natzaio horien gaizquiari, eta horien bekatuaz ez naiz guehiago orhoituco.
Hau dio Jaunac, ematen dituenac egun arguitzat iguzquia, eta gau arguitzat ilharguia eta içarrac; itsasoa jaucica eta haren tirainac burrumbaca erabilcen dituenac, armadetaco Jauna deitzen denac:
Baldin legue horiec urmariatzen badira ene aitzinean, dio Jaunac, orduan Israel ganicaco iraulguia ere urmariaturen da, ez dadiençat nihoizco egunetan populu bat içan ene aitzinean.
Hau dio Jaunac: Baldin ceruac neur baditazque gainean, eta lurraren asentuac ikar beherean; nic ere hastanduren dut Israel ganicaco iraulgui gucia, eguin dituzten gucien gatic, dio Jaunac.
Hilen eta hautsaren haran gucia, eta herioaren ephaitza gucia Cedrongo errecaraino, eta çaldien iguzqui-aldeco athe izquinaraino, Jaunaren leku sainduetsia; eta ez da guehiago behinere içanen eragotzia eta xahutua.