Eta Sedecias Judaco erregue ecin itzurico çaio Caldearren escuari, bainan Babilonaco erregueren escuetara arthiquia içanen da, eta ahoz aho da hari minçaturen eta beguiz begui du hura ikusiren;
Eta Nabucodonosorrec Babilonara eramanen du Sedecias, eta hau han egonen da, ikustera goan naquioen arteo, dio Jaunac; baldin beraz Caldearren contra guducatzen baçarete, deus onic etzaitzue helduco.
Eta Jaunaren hitzaren arabera, Hanameel, ene osabaren semea, ethorri citzaitan presondeguico sarcera, eta erran çarodan: Har çaçu ene landa, Anathothen dena, Benjamingo lurrean, çuri dagoquiçulacoz ondoretasuna, eta ahaide hurbilena çarelacoz haren goçatzeco. Eçagutu nuen bada Jaunaren hitza çabilala.
Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Har çatzu agueri hauquiec, erospeneco agueri idequia den hau, eta ciguilatua den berce hau; eta lurrezco unci batean eçar çatzu, lucez iraun ahal deçatençat.
Handi çare çure conseiluan, ecin-ardietsizcoa çure gogoetan; çure beguiac idequiac daude Adamen semeen urhats gucien gainean, batbederari bihurceco bere bideen arabera eta bere asmuen fruituen arabera.
Egungo eguna arteo çuc eguin ditutzu eçagutzari eta sendagailac Eguiptoco lurrean, eta Israelen, eta guiçonen erdian, eta çure icena eguin duçu egun den beçalacoa.
Eta huntan sarthu dire, eta goçatu dute; eta çure hitzari ez dire ethordun içatu, ez çure leguean ez dire ibili: ez dituzte eguin çuc manatu cinaroezten guciac, eta gaitz hauquiec oro guerthatu çaizcote.
Horra hazcargailuac hiriaren contra alchatuac, hunen harceco; eta hiria emana da Caldearren escura; guducatzen dute ezpataz, gosete eta içurriteaz; eta çuc erran guciac guertatu dire, cerorrec ikusten duçun beçala.
Eta guducatuz Caldearrac ethorrico dire hiri hunen contra, eta su emanen diote, eta erreco dituzte hau eta huntaco etcheac ceinen gainean sacrificioac eta libacioneac eguiten baitzituzten Baali, ni samurraraztecotzat.
Ecen beren gaztetasunetic, baratu gabe ene beguien aitzinean gaizqui eguiten hari ciren Israelgo eta Judaco umeac; Israelgo umeac, ceinec orai arteo beren escuetaco eguincariez sumintaraci bainaute, dio Jaunac.
Alabainan ene hasarrearen eta gaitziduraren jauzgarri bilhacatu da hiri hori, eguina içan den egunetic, eta ene aitzinetic kendua içanen den egun hau arteo,
Israelgo umeec eta Judaco umeec, ni hasarretzera deithuz, berec eta beren erregue, beren aitzindari, beren aphez, beren profetec, Judaco guiçonec eta Jerusalemdarrec erabili duten gaixtaqueriaren ariaz.
Eta guibelaz itzuli çaizquit, eta ez beguithartez, noiz-eta-ere goiz-goicetic irakasten eta arguitzen bainituen, eta cridançaren onhesteric ez baitzuten ençun nahi.
Eta leku gorac Baali eguin diozcate Enomen semeen haranean, Moloqui beren seme, alaben imolatzeco; nic ez diotet holacoric manatu, eta etzait gogorat ere ethorri, holaco icigarriqueriaric eguin eta Juda bekatura erorraraz ceçaten.
Eta orai horien gatic, hau dio Israelgo Jainco Jaunac hiri huni, ceintaz baitioçue, arthiquia içanen dela Babilonaco erregueri, ezpatari, gosete eta içurriteari:
Hara nic bilduco ditudala lur gucietaric, ceinetara iraici baititut ene iraquiduran, ene hasarrean eta gaitzidura handian, eta guibelerat erakarriren ditut leku huntara, eta hemen egonaraciren ditut descansu goçoan.
Eta horiequin joco dut bethirainoco patua, eta ez naiz baratuco horiei ongui eguitetic; eta ene beldurra emanen diotet horien bihotzei, ez deçaten guibelerat eguin ene ganic.
Eta landa-erosteac içanen dire lur huntan, ceintaz baiterraçue mortu eguina dela, ceren ez den huntan ez guiçon, ez aciendaric guelditu, eta ceren emana den Caldearren escuetara.
Landac dirutan erosico dire; agueriac iscribatuco dire, eta ciguiluaz joco; eta lekucoac hartuco dire Benjamingo lurrean, Jerusalemgo inguruan, Judaco hirietan, mendietaco eta celhaietaco hirietan, eta hegoaldera direnetan, ceren itzularaciren baititut hequietaricaco gathibuac, dio Jaunac.