Ceina baitakarte heldu direnec Caldearren guducatzera, eta etcheen bethetzera jo ditudan gorphutzez ene hasarre eta gaitziduran, ene beguithartea gordez hiri huni, horien tzarqueria gucien gatic.
Eta garbituren ditut beren tzarqueria gucietaric, ceintaz ene contra eguin baitute bekatu; eta jabalduren natzaiote gaizqui guciei, ceinetaz bazterrerat utzi eta erdeinatu bainaute.
Eta horrec barraiaturen ditu ene icena, eta bozcario, cantu eta jauciac lurreco jendaia gucietan ceinec adituco baitituzte nic horiei egonen daroeztedan onguiac; eta horiei emanen daroeztedan baque handi eta ontasun guciec lotsaturen eta nahasiren dituzte hequiec.
Hau dio Jaunac: Leku hortan, ceina mortu baiterraçue, ez delacotz hor ez guiçonic, ez abereric; Judaco hiri eta Jerusalemeco inguru, egoiliarric eta aciendaric gabe larrutuac daudecenetan ençunen dire oraino
Hau dio armadetaco Jaunac: Mortu, guiçon eta abere gabe den leku huntan, eta huntaco hirietan içanen da oraino arthaldeac phausaracico dituzten arçainen egoitza.
Mendietaco eta celhaietaco hirietan eta hegoalderat diren hirietan, Benjaminen lurrean, Jerusalemeco inguruan eta Judaco hirietan, arthaldeac iraganen dire oraino kondatzaileen escuen azpian, dio Jaunac.
Eta aphecetaric eta lebitarretaric ez da ene aitzinean escasturen guiçona, holocaustac escainico, sacrificioa erreco eta bitimac hilen dituena menderen mendetan.
Hau dio Jaunac: Alfer bilhacaraz balin badaite egunarequilaco ene patua, eta gauarequilaco ene patua, eguna eta gaua ez ditecençat içan, cein bere orduan;
Dabid ene cerbitzariarequilaco patua ere alfer içanen ahal da, haren ganic ez dadien ilki seme bat, haren tronuan erreguinatuco dena, ez-eta lebitar eta aphecic ni cerbitzatuco nautenic içan ez dadien.
Nola ez baititazque konda ceruco içarrac, ez-eta neur itsasoco legarra; hala berhaturen ditut Dabid ene cerbitzariaren ganicaco iraulguia, eta lebitarrac, eta apheçac ene ministroac.
Ez othe duçu ikusi cer cerasan populu horrec, erraten çuenean: Jaunac hautatu cituen bi ahaidegoac hastanduac dire, eta erdeinatu dute ene populua, etzelacoan guehiago jendaia bat hequien beguira?
Orduan hastanduren dut Jacoben eta Dabid ene cerbitzariaren odola, ez harceco hunen odoletic Abrahamen, Isaaquen eta Jacoben erroticaco buruçaguiric; ecen bihurraraciren ditut hequien desherrituac eta urricalduren natzaiote.