Har çaçu liburu bat, eta hartan iscriba çatzu nic çuri Israelen contra, Judaren contra eta jendaqui gucien contra erran içan darozquitzudan hitz guciac, ni minçatu natzaitzun egunetic, Josiasen egunetaric eta egungo eguna arteo;
Hean, Judaco etcheac adituric hequiei eguin gogo diozcatedan gaizqui guciac, norbera itzulico den bere bide guciz tzarretic, eta ene beguithartea ont dioçotedan hequien gaixtaqueriari eta bekatuari.
Hean othoitz bat hequien ahotic erorico den Jaunaren aitzinean, eta batbedera itzulico den bere bide guciz tzarretic; ceren gaitzac baitira iraquidura eta sepha, ceinequin Jauna minçatu baita populu horren contra.
Hargatic buruçagui guciec Baruqui igorri cioten Judi, Nathaniasen semea, (Nathanias baitzen Selemiasen semea, eta Selemias Cusirena), ciotelaric: Har çaçu escuan liburua, ceintaric iracurcen haritu baitzare populuaren aitzinean, eta çato. Baruquec, Neriasen semeac, liburua hartu çuen beraz escuan, eta goan cen hequien gana.
Aditu cituztenean beraz hitz guciac, harrituac elkarri guelditu ciren, eta erran cioten Baruqui: Erregueri eçagutaraci behar diozcagu solas horiec oro.
Eta loriora sarthu ciren erregueren gana. Bada, liburua phausatu çuten Elisama iscribauaren kutchateguian; eta erregueren aitzinera ekarri çuten solas horien berria.
Eta Judic iracurtu cituenean hirur edo laur plama, erreguec ebaqui çuen liburua iscribauaren canisaz eta su-uncico sura arthiqui çuen, uncian cen suan erre arteo liburu gucia.
Eta erreguec manatu cituen Jeremiel, Amelequen semea; Saraias, Ezrielen semea, eta Selemias, Abdeelen semea, har cetzazten Baruc iscribaua eta Jeremias profeta; bainan Jaunac gorde cituen.
Eta Joaquini, Judaco erregueri, erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Hic erre duc liburu hura, hinioelaric Certaco iscribatu duçu hortan berri hau: Babilonaco erregue çalhuqui ethorriren da, eta lur hau xahuturen du, eta huntaric gueldiaraciren ditu guiçona eta acienda?
Aria hortaz, hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinen contra: Dabiden tronuaren gainean ez da içanen horren ganic ilkico denic, eta horren hiliquia arthiquia egonen da egunaz beroari eta gabaz hormari.
Horren gaixtaqueriac bilhaturen ditut horren contra, horren ganicaco umeen contra eta horren cerbitzarien contra; eta hequien gainera, eta Jerusalemdarren gainera, eta Judaco guiçonen gainera erakarriren ditut, ençun nahi ez nindutelaric aguindu diozcatedan gaitz guciac.
Jeremiasec hartu çuen beraz berce liburu bat, eta eman çaroen Baruqui, Neriasen seme iscribauari, ceinac hartan Jeremiasen ahotic iscribatu baitzituen, Joaquinec, Judaco erreguec, suan erre çuen liburuco hitz guciac; eta berçalde berhatuac içan ciren berce asco solas lehenago iscribatuac içan etzirenac.