Eta Sedecias erregueac bidali cituen Jucal, Selemiasen semea, eta Sophonias, apheça, Maasiasen semea, Jeremias profeta gana, cioelaric: Guretzat othoitzaçu gure Jainco Jauna.
Bada, Jeremias libroqui çabilan populuaren erdian, ecic etzuten oraino preso eçarri. Beraz, Faraonen armada ilki cen Eguiptotic; eta holaco berria aditzearequin, Jerusaleme sethiatzen çuten Caldearrac goan ciren Jerusalemetic.
Hau dio Israelgo Jainco Jaunac Hau erranen dioçue Judaco erregueri, ceinac niri galdeca igorri baitzaituztete: Huna Faraonen armada, çuei lagunça eguitera ilki dena, Eguiptora bere lurrera bihurtuco dela.
Bainan jo bacineçate ere çuen contra guducatzen den Caldearren armada gucia, eta hequietaric ez baleitez gueldi ere sarrasquiz estaliricaco bakar batzu baicen; batbedera ilki laiteque bere olhatic, eta hiri hau suz erre leçaquete.
Eta Benjamingo athera heldu içan cenean, han bere aldian athe-çain çagoena deitzen cen Jerias, Selemiasen semea, Hananiasen arresemea, eta hartu çuen Jeremias profeta, erraten cioelaric: Caldearren gana hoa ihes.
Eta Jeremiasec ihardetsi çuen: Ez da hala; ez noha Caldearren gana ihes. Eta Jeriasec etzuen ençun bainan Jeremias hartu eta aitzindarietara eraman çuen.
Bada, Sedecias erregueac igorriric, ilkiaraci çuen, eta ixilic bere etchean galdeca haritu citzaioen, cioelaric: Uste duçu baden Jauna ganicaco solasic? Eta Jeremiasec ihardetsi çuen: Bai bada. Eta erran cioen: Babilonaco erregueren escuetara arthiquia içanen çare.
Orai beraz ençun çaçu, othoi, erregue ene Jauna: Balia bedi ene othoitza çure aitzinean, eta ez beneçaçu bihurraraz Jonathan iscribauaren etchera, han hil nadien beldurrez.
Sedecias erregueac manatu çuen beraz eçar ceçaten Jeremias ezcaratzeco presondeguian, eta egun oroz eman cioçoten ogui ophil bat eta jaquia berçalde, hirico ogui guciac akaba citecen arteo; eta Jeremias guelditu cen ezcaratzeco presondeguian.