Hau dio Jaunac: Nor-ere hiri huntan egonen baita, hilen da ezpatatic, gosete edo içurritetic; aldiz Caldearren gana ihes eguinen duena bicico da eta bere burua içanen du oso eta biciric.
Erregue, ene jauna, guiçon horiec Jeremias profetaren contra eguin dituzten guciac, hura putzu batean eçarriz, han gosez hil dadiençat, hainitz gaizqui eguin dituzte; ez da ecen guehiago hirian oguiric.
Hargatic erreguec manatu çuen Abdemelec Ethiopiarra, cioelaric: Har çatzic hirequin hemendic hogoi eta hamar guiçon, eta putzutic athera çac Jeremias profeta, hil dadien baino lehen.
Eta Abdemelec Ethiopiarrac Jeremiasi erran cioen: Eçar çatzu philda çahar, eta pusca hautsi, ustel horiec galçar-azpietan eta soken gainean. Jeremiasec hala eguin çuen beraz.
Eta erregue Sedeciasec norbait igorri çuen, eta ekarraraci çuen Jeremias profeta Jaunaren etcheco hirugarren athera; eta erreguec erran cioen Jeremiasi: Gauça bat galdeguiten darotzut; ez biaçaçu deusere gorde.
Sedecias erregueac Jeremiasi cin eguin çaroen beraz ixilic, erranez: Ala Jauna, arma hau gutan eguin duena, hilcen baçaitut, eta çure bicia bilhatzen duten guiçon horien escuetan eçarcen baçaitut!
Eta Jeremiasec erran cioen Sedeciasi: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Baldin jaiquiric ilkitzen baçare Babilonaco erregueren aitzindarietara, çure arima bicico da, eta hiri hau ez da suz errea içanen; eta çu, eta çure etchea, salbatuac içanen çarete.
Ez baçare ordean Babilonaco erregueren aitzindarietara ilkitzen, hiri hau emana içanen da Caldearren escuetara, eta suz erreco dute; eta çu, etzare hequien escuei itzurico.
Eta Sedecias erregueac Jeremiasi erran çaroen: Caldearren alderat iragan diren Juduen gatic naiz gogoan behar; ez nadien bedere emana içan hequien escuetara, eta nitaz dosta ez ditecen.
Jeremiasec berriz, ihardetsi çuen: Etzare emana içanen: adi çaçu, othoi, Jaunaren hitza, nic erraten darotzudana, eta ongui helduco çaitzu, eta bicico da çure arima.
Huna, Judaco erregueren etchean guelditu diren emaztequi guciac eramanac içanen dire Babilonaco erregueren aitzindarietara, eta erranen dute: Tutulicatu çaituzte, eta çure contra nausitu dire çure guiçon baque-aguinçaile hequiec; lohian eta ixtilean sarthu dituzte çure çangoac, eta guero çure ganic guibelerat eguin dute.
Eta çure emazteac, eta çure haurrac Caldearretara eramanac içanen dire; eta ceroni etzare hequien escuei itzurico; bainan Babilonaco erregueren escuac harrapatuco çaitu, eta suz erreco du hiri hau.
Aitzindariec ordean adi baleçate çurequin minçatu naicela, eta ethor baleitez çure gana, eta erran baleçaçute: Erraguçu cer erran dioçun erregueri eta cer erran darotzun erreguec; ez gorde guri, eta etzaitugu hilen;