Jaunaren ingurephaitzaz ingurebac çaiteztete; bihotza ingurebacaçue, Judaco guiçonac, eta Jerusalemeco egoiliarrac; beldurrez-eta su bat iduri jauz eta kalda dadien ene gaitzidura, çuen asmuetaco malçurqueria gatic, eta nihor ez dadien içan haren hilceco.
Berriz heda çaçue Judan eta adiaraz çaçue Jerusalemen; minça çaitezte eta bazterretan durrundaraz çaçue turuta; oihu eguiçue hazcarqui eta erraçue: Bil çaitezte, hiri hazcartuetara sar gaiten.
Bere etzan-lekutic igan da lehoina, eta jaiqui da jendaquien larrutzailea; ilki da bere toquitic, çure lurraren mortu eguiteco; xahutuac içanen dira çure hiriac, eta nihor gabe gueldituco dira.
Eta içanen da egun hartan, dio Jaunac, urthuco direla erregueren bihotza Eta aitzindarien bihotza; apheçac harrituac eta profetac lurrerat eroriac gueldituco direla.
Eta erran dut: Ai! ai! ai! Jainco Jauna Populu hau eta Jerusaleme enganatu othe ditutzu bada erranez: Baquea içanen duçue; eta huna arimaraino helcen hari dela ezpata?
Ordu hartan erranen diote populu huni eta Jerusalemeri: Haice erregarri batec jotzen du bideetan, ene populuco alabaren bideco mortuan direnetan, ez haiceztatzeco eta bihiaren garbitzeco.
Huna non populu bat heldu den hedoiac iduri, haren orga-lasterrac phesia beçala dira, haren çaldiac arranoac baino çalhuago. Çorigaitz guri, xahutuac baicare
Barnetic, barnetic minez nago; ene bihotza nahasia da ene baithan, ez naiz ixilduco, ceren ene arimac aditu baititu turutaren durrunda eta guduco oihua.
Xahutzea xahutzearen gainera deithua içan da; desmasian eçarria da lurra oro; une etcholac terrepentean, ene larru-olhac bat-batean xahutuac içan dira.
Horiec oro, ene populu çoroac ez nauelacotz eçagutu; ume adimendugabeac eta erhoac dira; gaizquiaren eguiteco jaquinsun dira, aldiz onguiaren eguiten ez daquite.
Beguiratu dut, eta hara Carmela mortu eguina, eta hango hiri guciac xuhutuac Jaunaren beguithartearen aitzinean eta haren hasarrearen iraquiduraco hatsaz.
Lurra nigarrez eta ceruac gainetic atsecabez egonen dira, nic erran dudana gatic; gogo hori hartu dut, eta etzait urriquitu, eta ez naiz hortaric aldaratu.
Çaldizcoaren eta gueci-igorlearen oihura ihez dihoa hiri gucia; lece gaitzetara sarcen dira, harcadietara igaiten; hiri guciac utziac dira, eta guiçon bat ez da hequietan dagoenic.