Eta Jeremiasi erran cioten: Gure artean Jauna içan bedi eguiaren eta cintasunaren lekuco, çure Jainco Jaunac çure arartecoz igorrico darocun nolanahico hitzaren arabera ez badugu eguiten.
Baldin soseguz guelditzen baçarete lur huntan, alchaturen çaituztet, eta ez eragotzico; landaturen çaituztet, eta ez errotic atheraco; ecen jadanic eguin darotzuedan gaizquiaz jabaldua naiz.
Ez içan beldur çuec ikaran eçarcen çaituzten Babilonaco erregueren beguithartearençat; ez içan haren lotsa, dio Jaunac; ceren çuequin bainaiz, çuen salbatzeco; eta haren escuetaric atheratuco çaituztet.
Dioçuelaric: Ez holacoric, bainan Eguiptoco lurrera eguinen dugu; han ez dugu guerlaric ikusico, ez turuta durrundarric adituco, ez-eta goseteric jasanen; eta han egonen gare:
Aria hortaz, adi çaçue orai Jaunaren hitza, Judaco ondarrac: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Baldin itzulcen baduçue çuen beguithartea Eguiptoan sarceco, eta sarcen baçarete, han egoteco;
Eta beren beguitharteac itzulico dituzten guciac Eguiptoan sarceco, han egoteco gogoz, hilen dira ezpatatic, gosete eta içurritetic; hequietaric bat ez da gueldituco, ez-eta nic hequien gainera erakarriren dudan gaitzari itzurico.
Alabainan hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Nola ene hasarrea eta gaitzidura biztu baitira Jerusalemdarren contra, orobat biztuco da ene gaitzidura çuen contra, Eguipton sarthu çaitezquetenean, eta içanen çarete burhoztagarri eta lotsagarri, madaricionetan eta laidotan; eta ez duçue guehiago ikusiren lur hau.
Çuen buruac ditutzuela enganatu; ecen bidali nauçue gure Jainco Jauna gana dioçuelaric: Guretzat othoitz eguioçu gure Jainco Jaunari, eta edocein gauça erran deçaçun gure Jainco Jaunac, hala-hala erraguçu gucia, eta eguinen dugu.